
Donostiaren suntsiketa eta berreraikuntzaren 1813-2013 Bigarren mendeurrena, webean eta gizarte-sareetan
www.donostia.org/1813-2013 webguneak bigarren mendeurrenaren oroitzapen ekitaldiak bideratzeko lau ardatzak biltzen ditu: Ezagutarazi, Oroitu, Oroitzapena egin eta Eraikitzen jarraitu
Giza Eskubideen XI. Zinemaldian gora egin du ikusle kopuruak zine emanaldietan
Guztira, 15.598 lagun bertaratu dira zinema proiekzioetara eta jarduera paraleloetara
Erakusketa: 200 urte geroago. Donostiaren bilakaerari buruzko proposamena, Ernest Lluch Kultur Etxean
Ceinproko ikasleek 1813tik 2013ra arteko hainbat gertakizun eta pertsonaiari buruzko ibilbide grafiko eta ikus-entzunezkoa egin dute, besteak beste Bretxaren erreprodukzio batez eta gure hiriko jendeari eta historiari buruzko collage erraldoi batez
HIRIA bera hezkuntzako beste elementu bat bihurtu da. Hiria batasun eta topaketa gunea da eta bere nortasuna du. Lagunkide. Begirada gazteduna. Donostiak munduari eta bere herritarrei ateak zabaltzen dizkie. Horrekin, gainera, guztiok irabazten dugu.
Gazte giroan dabilen hiri baten alde gaude, zuk irudikatzen duzun modu-modukoa! Harritu egin nahi zaitugu eta zu gure harrigarri izatea ere. Partitzeko, jakiteko, sortzeko, gauza berriak asmatzeko, ondo pasatzeko eta… beste hainbat eta hainbat gauzatarako! Zure modura. Gustuko duzun bezalaxe!Gaztea bazara, badugu zuretzako toki bat.
Gure ustez hezkuntza zerbait zabala da. Helburu hori dugunez gero, baliabide guztiak jartzen ditugu hiriko ume eta gazte guztien zerbitzuan, gurasoak eta umeen hezkuntzaren ardura duten guztiak ahaztu gabe. Balioetan heztea pertsona guztien eginkizuna delako.
Komunitateen indartzea, genero ekitatea eta banakako zein taldeko eskubideak sustatuko dituzten prozesuak babesten ditugu.
Hiritarrak jarrera kritiko eta aktibo bat garatzera gonbidatzen ditugu, Iparra eta Hegoaren arteko harremanen aldaketaren aldekoa, tokian tokiko jarduerekin hasiko dena garapen globalera iritsi arte.
Zuen laguntzarekin, hiri askotariko bat eraiki nahi dugu, ideia guztiak errespetatzen dituena eta bere aniztasunaz aberasten dena.Pertsona solidarioek osatutako hiria, bakearen kulturaren balioetan bermatutako elkarbizitza-eredu bat eraikitzeko lan komunean konprometitutakoek.Mundu osoan bakearen aldeko borrokaren erreferente izango den hiria, askatasunaren eta giza eskubideen defentsaren ikur bilakatuko dena.

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
