 |
|
Hiriko
kaleek duten gaitasuna murritza da, eta horrexegatik, beharrezkoa
da espazioa modu zentzuzkoago batez banatzen lagunduko diguten
jarduera batzuk abian jartzea. Helburu hori lortzeko modurik
zabalduenetako bat TAO aparkamendua arautzeko sistema dugu.
Donostian,
badira zenbait urte aparkamendu arautuaren sistema hori ezarrita
dagoela, hasiera batean Hiriaren Erdialdean baina gerora auzo desberdinetara
zabaldu duguna. Jarduera horien bidez herritarren bizi-kalitatea
hobetu nahi dugu, aparkatzeko orduan errotazio handiagoa lortu, bigarren
ilarrak ezabatu eta dendak erakargarriagoak eta eskuraerraza-goak
egin.
Auzo bakoitzean TAO ezarri aurretik azterketa ugari egin dira,
zona bakoitzarentzat egokiena litzatekeen sistema abian jartzeko
asmoz, eta beti kontuan hartu dugu auzo-elkarteen eta merkatarien
iritzia eta
laguntza.
Eskuorri honetan hiriko TAO sistema ezagutzeko beharrezkoa
den informazio guztia duzu. Donostiako herritarrentzat ez ezik, urtero
Donostiara bisitan etortzen diren milaka turistentzat ere erabilgarria
izango da.
Guztion laguntzarekin eta gizabidezko jokaerak izanez gero,
Donostia bere ingurumen-kalitateagatik nabarmenduko da aurrerantzean
ere.
|