| |
 |
|
ORDAINKETA TXANPONEN BIDEZ
Aparkaleku arautuaren ticketa lortu ahal izateko, hiriko gainerako
lekuetan bezala jokatu behar da: dirua makinan sartu, botoi berdeari
sakatu eta ticketa ateratzen da: ticket hori ibilgailuaren leku
agiri batean jarri behar da.
ORDAINKETA TXARTELAREN BIDEZ
TAO zerbitzuaren berrikuntza garrantzitsu bat txartelaren bidez
ordaindu ahal izatea da. Ticketa eskuratzeko, txartela bere zirrikituan
sartu eta nahi den zenbatekoa botoi urdinaren bidez aukeratu. Gainerakoan,
txanponen bidezko ordainketan bezala egiten da.
|