Donostia.org - Doako wifiguneetarako sarrera

Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastian
donostia.org guztian bilatu:

Herritarren Txartela

Home :: Herritarren arreta :: Herritarren Txartela :: Doako wifiguneetarako sarrera


Liburutegietan eta beste udal guneetan, doako wifi guneak daude, herritarren esku.
Zer da WIFI sistema?
Ordenagailu eramangarriak, agenda elektronikoak eta WiFi telefonoak erabiliz Interneten haririk gabe nabigatzea ahalbidetzen dizu WiFi sistemak.

Access Point edo Sarbide Puntuei esker gauzatzen da aukera hau. Ekipo horrek irrati bidez seinalea jaso eta sarera konektatuta dauden WiFi gailuei bidaltzen die, aldi berean erabiltzaile asko konektatu ahal izateko.

Gune horietan Interneten doan sartzeko, Herritar Txartela eduki behar duzu, eta txartelaren kodea/PINa aktibatuta eduki.
Oraindik Herritar Txartelaren jabe ez bazara, nahi duzunean eskura dezakezu,
  • Udalinfoko bulegoetara bertaratuz,
  • web-inprimakia betez
  • O edo bestela, instalazioetan, wifi sarean sartzerakoan ageri den inprimakiaren bitartez.

Herritar Txartelaren eskaerari buruzko informazio gehiago

Eskaera egiten duzun egunetik zortzi egunera jasoko duzu Herritar Txartela, gutxi gorabehera. Eskaera egiteko, wifi sareak ekipamendu bakoitzean ageri duen inprimaki elektronikoa betetzen baduzu, aldi baterako bonu bat lortuko duzu, txartela jaso arte nabigatzeko aukera emango dizuna.


Informazio gehiago

Nola kontrata dezakezu WIFI konexioa?


Zalantzak argitzeko Donostiako Sustapenaren 943 482 800 telefonora dei dezakezu, ordutegi honetan:

Astelehenetik ostegunera: 09:00 - 18:00

Ostiraletan: 09:00 - 14:00

Ordutegi honetatik kanpo, erantzungailu automatikoan jasoko dira, edo emailez (Fomentoss@donostia.org), eta zerbitzuaren orduetan erantzungo dira.


© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016