Donostia.org - Gizarte-larrialdietako laguntzak

Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastian
donostia.org guztian bilatu:

Gizarte Ongizatea

Home :: Herritarren arreta :: Tramitazioa :: Udal tramiteak :: Gizarte Ongizatea :: Gizarte-larrialdietako laguntzak

Zertarakoa
Dirulaguntza ez aldizkakoak eskatzea ohiko eta ohiz kanpoko gastu jakinei aurre egin ezin dieten pertsonentzako

Unitate arduraduna
Gizarte Ongizatea
Urdaneta, 13
Tel. 943481400

Eskatzeko tokia
Nork bere auzoko gizarte zerbitzugunera jo behar du informazioa jaso eta izapideei ekiteko

Ikus gizarte zerbitzuguneen zerrenda

Ordutegia
Neguan: 9:00 - 14:00
Udan: 9:00 - 13:30

Ekarri behar diren agiriak
  • Eskabide orria (eredua Gizarte Zerbitzugunean eskura daiteke).
  • Gizarte langileak esango du zein dokumentu ekarri.

Oharrak
Hona hemen dirulaguntzak eskatzeko baldintzak:
    • Laguntzetan barneratutako premiaren bati aurre egiteko adinako diru-sarrerarik ez izatea (familiaren diru-baliabideak Eusko Jaurlaritzak urtero ezartzen dituen gutxienekoen azpikoak izatea).
    • 18 urte beteta izatea.
    • EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea laguntza eskatu baino 6 hilabete lehenago gutxienez.
    • Donostian erroldatua egonez gero, eskaeran adierazitako Donostiako etxebizitzan alta emana egotea. (Ez dago egiaztagiririk aurkeztu beharrik, Udalak berak begiratuko du)
- Honako gastu hauek izan daitezke: etxebizitzaren errenta-ordainketak, etxeko eta komunitateko gastuak eta norberaren oinarrizko gastu batzuk (betaurrekoak eta entzungailuak eta dentistarenak.

- Aurrekontu-baliabideen arabera, lehentasunak ezartzen dira premia batzuen eta besteen artean.

- Errenta eta etxeko ohiko gastuei dagozkien laguntzak eskaera egiten denetik urtea bukatu artean dagoen hilabete-kopuruaren arabera ematen dira.

- Diru laguntza jaso eta dagokion ordainketa egin ondoren, egindako gastuaren zurigarria aurkeztu behar da hartarako jarritako epean.


Informazio gehiago eskuratzeko, klik egin ezazu: "donostia soziala"

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016