Objektua: Lagun bat (“errolda”) edo batzuk (“elkarbizitza”) erroldatuta daudela egiaztatzen duen agiria eskuratzeko eskatzea, Udal Erroldan jasota dagoenaren arabera
Tramitearen pausoak: (informazio gehiagorako ipini xagua pausoaren gainean)
Norbaitek errolda-egiaztagiria eskatzen dio Udalari frogatu behar duenean zer helbidetan dagoen erroldatuta Donostian.
Interesatua agertuz gero: :
- NAN, indarrean dagoen pasaportea edo horren ordezko nortasun agiria edo, hala badagokio, egoitza-baimena (jatorrizkoa)
Beste norbait agertuz gero:
- Bertaratutako lagunaren NAN (jatorrizkoa)
- Interesatuaren NAN (jatorrizkoa) edo baimen-agiria eta interesatuaren NANen fotokopia
Unitate arduradunak eskubidea du beste dokumentu osagarriren bat eskatzeko izapidea behar bezala bete ahal izateko
Eskaera telefono edo Internet bidez egiten baduzu, ez duzu inolako dokumentaziorik behar, baina egiaztagiria postaz bidaliko zaizu Biztanle Erroldan ageri den zure helbidera.
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Unitatea: Herritarrez Arduratzeko Zerbitzua (UDALINFO)
Helbidea: IJENTEA KALEA 1
Telefonoa: 010 (Donostiatik)
943- 481000
1996ko abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia, 1986ko uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartua, aldatzekoa.

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
