Ciudad Educativa - Kontadores + 18.

Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastian
donostia.org guztian bilatu:
Home :: Donostia Gaztea :: Ekipamendu Sarea :: Kontadores + 18. :: Kontadores + 18.






Harremanetarako

Ordutegiak

Zer aurkitu dezakegu Kontadores-en

Agenda





ZER DA KONTADORES?

18 eta 30 urte bitartean baduzu, hau da zure lekua. Zure aisiaz gozatzeko, zure lagunekin topo egiteko, esperientziak partekatzeko, … eta askoz gehiagorako!

Bertan, kontzertuak, antzerki emanaldiak, dantza emanaldiak, ikastaroak, zure ekintza propioak egiteko gelak, informazio gazteko autokontsulta gune bat,… eta askoz gauza gehiago!


Ezagut ezazu eskaintzen dizuguna eta zatoz gozatzera!



HARREMANETARAKO



HELBIDEA:
Pasai San Pedro Hiribidea, 13
20017 BIDEBIETA
DONOSTIA



14 BUS LINEA

Telefonoa: 943 483476
E-maila: kontadores@donostia.org




ORDUTEGIAK



Goizez:
Astearte eta ostegunetan 10:00etatik 14:00etara
Larunbatetan 11:00etatik 14:00etara

Arratsaldez:
Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:30era

Larunbatetan 17:00etatik 21:00etara

Abuztuan itxita.

ZER AURKITU DEZAKEZU KONTADORES-en




a) Erabilera anitzeko aretoa

b) Ikastaroak

c) Gelen lagapena

d) Gazte Informazioa: AUTOKONTSULTA gunea








a) Ekitaldi-aretoa

88 lagunentzat prestaturiko eremu honek ikus-entzunezko materiala du, eta erakusketa, ziklo eta konferentzia, musika, dantza, antzerki eta formatu txikiko arte emanaldiak eman eta antola daitezke.






-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

b) Ikastaroak

Ikastaro desberdinak eskaintzen dizkizugu, zure intereseko espresio hizkuntza desberdinetara gerturatzeko aukera emanez, dantza, antzerkia, sukaldaritza edo argazkilaritzaren bitartez.

Ikastaroen iraupena hiru hilabetekoa da eta gazteentzako prezio eskuragarriak dituzte (gainera, matrikularen %25a itzuliko zaie antzerki eta dantzako ikastaroetan, gutxienez klaseen %70era joaten direnei).

Parte hartzaileek ondorengo ikastaroetan aukeratutako gaian sakontzen jarraitzeko aukera izango dute eta kurtsoen amaieran erakustaldiak egingo dira (jaialdiak, dantza erakustaldiak,…) egindako lana ezagutzera emateko.

Aukera askeko kreditoak lor ditzakezu!!!

Informazio gehiago 2010 udaberriko ikastaroei buruz
Sinopsia



-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

c) Gela lagapena

Kontadores-en gelak uzten dizkizugu ekintza desberdinak burutu ditzazun: dantza entseguak, bilerak,…

Begirada bat bota eskaintzen dizugunari eta zure beharretara gehien egokitzen dena aukera ezazu, gero eskaera besterik ez duzu egin beharko.

Gela eskaera orria

Kontsulta ezazu gelen lagapenerako araudia

Kontsulta itzazu gelen ezaugarriak:

Erabilera anitzeko aretoa
Dantza gela
Tailerra





-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

d) Gazte Informazioa: AUTOKONTSULTA gunea

Kontadores-en autokontsulta gune bat dago, non 18 eta 30 urte bitarteko gazteek; lana, bekak, ikastaroak, aisia eta beste hainbat gaien inguruko informazioa aurkitu dezakezuen.

Autokontsulta gune honetan aurkitu ahal izango duzu:
- interneterako doako sarrera duen ordenagailu bat (erretserba egin daiteke)
- eta gai ezberdinen inguruko informazio panelak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez hurrengo webgunean:
http://www.donostiagaztea.org/gazteinfo





AGENDA



- GAZTE ANTZERKI TOPAKETA: Uztailak 1, 19:00: Sari banaketa

- Ordutegi aldaketa uztailean

- Kontadores itxita egongo da abuztuak 1etik irailak 14a arte








© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016