|
Donostiako jaietan berdin-berdinak sentiberatze kanpaina
Helburuak
Donostian ospatzen diren jai garaietan (Aste Nagusia, San Tomas, Eguberriak, San Sebastian Eguna, batez ere) sexu erasoak murriztea.
Herritarrak, orokorrean, eta gazteak, batez ere, halako egunetan emakumeek jasaten dituzten sexu erasoen eta indarkeriaren aurrean sentiberago egitea, zenbait egoera identifikatzen lagunduta.
Elkar erantzukizunaren eta berdintasunaren gaineko sentsibilizatze lana egitea, emakumeek normalean aisialdi murriztuagoa ez ezik, lan zama handiagoa ere izaten dutelako, bai etxeko lanetan, bai senideen zaintzan ere.
Emakumeek, batez ere jai sasoietan, beren sexu aukera, jatorri etnikoa, ezgaitasuna eta abar direla-eta jasaten dituzten diskriminazioen zeharkatzea nabarmentzea.
Edukiak justifikatzea
Noraezekoa da agerian jartzea emakumeen aurkako indarkeria eta erasoak areagotzen direla jaialdietan, batez ere gazteenen aurkakoak, sarritan antzeman izan delako erasoak begi bistako egiteko zailtasunak, batez ere intentsitate txikikoei dagokienez (garraio publikoetan eta aisialdi guneetan gertatzen diren ahozko erasoak, zirriak, laztan aizunak, ukitze behartuak…). Halako erasoei erantzutera ausartzen diren emakume nagusi zein gazteen sinesgarritasuna eta ikuspegia zalantzan jartzen dituzte, eta inguruak zein erasotzaileek berek gutxietsi eta apaldu egiten dute mota horretako oldartuek autoestimuari, segurtasun sentipenari eta eskubideen jabetzari egiten diete kaltea. Emakumeen aurkako indarkeria hura, bere aldetik, indarkeria sinbolikoan oinarritzen da, bigarren hori delako sistema patriarkalaren metodorik onenetako bat emakumeen mendekotasuna iraunarazteko; eta, ondorioz, emakumeek bizitzari aurre egiten diote "ahal dut eta ezin dut" hautuaren arabera eta gizonek, ordea, "nahi dut edo ez dut nahi" aukera oinarri.
Hori guztia horrela, ekimen honek kontzientzia zabaldu nahi du herritar guztiek merezi duten begiruneaz, pertsonak aberasten eta ezberdin egiten gaituzten aldeen aurrean, jaiak aukera berdintasunean bizi nahi dituzten emakume guztien sexu aukera, jatorri etnikoa, funtzio ezberdintasuna, kultur nortasuna eta abar berdin-berdin errespetatzen ditugula.
Gainera, gonbit egiten diegu emakume eta gizon guztiei erantzule kide izatera bai etxeko lanetan, bai zaintze lanetan; jaiak, benetan, denontzat alaigarri izan daitezen. Hala, erantzukizunak eta famili zein gizarte bileretako zama elkarren artean banatzen badugu, pertsona bakoitzaren aisialdia merezi duen neurrian balioestea lortuko dugu, denon ikusgarritasuna nabarmentzeaz batera: emakumeena esparru publikoan eta gizonena esparru pribatuan.
|
|
 |
|  |  |
 | EKIMENAK |  |
- Sensibilizazio kanpaina . Diseinu bizi eta koloretsua aukeratu dugu, biñeta formatukoa, irudi zuzeneko eta errazez hornitua; hala, herritar guztienagan jota, ekimena oharkabean igaro ez dadin gazteen artetik, gizatalde hura aukeratu baitugu ekimenaren hartzaile potentzial modura. Kanpaina gauzatzeko hiriko kale desberdinetan 88 banderolak eskegi dira, tabernetan eskuorriak eta kartelak banatu dira eta irrati eta egunkarietan iragarkiak zabaldu dira. Kartela ikusteko klikatu hemen (pdf.bertsioa, 75 Kb) eskuorria ikusteko klikatu hemen (pdf,bertsioa 675Kb) eta irratiko iragarkiak entzun nahi baduzu klikatu hurrengo esteketan:
- Kuina 1
- Kuina 2
- Kuina 3
- Kuina 4
|
 |
|  |  |
|