 |
|  |  |
Berdintasunaren Aldeko Emakumeen Donostiako Kontseilua kontsultarako eta informaziorako parte-hartze organoa da.
|
 | HELBURUA |  |
Hiriko emakumeen parte-hartze demokratikoa bermatzea emakumeen eta gizonen tratu eta aukera berdintasunaren printzipioaren garapen eta sustapenean, bizitza politiko, kultural, ekonomiko eta sozialeko arlo ezberdinetan.
|
 |
|  |  |
 | EGINKIZUNAK |  |

- Emakumeen partaidetzaren alde egingo duen espazioa eskaini, zuzenean nahiz ordezkatuko duten elkarte edo erakundeen bitartez, berdintasunaren inguruko udal-politiketan erabakiak hartzeko prozesuan, beren parte-hartze aktiboa bermatuz.
- Emakumeen posizio soziala indartu, berdintasunezko gizartearen eraketan beren protagonismoa irmotuz.
- Emakumeen mugimenduaren aintzatespena lortzen lagundu, beren eskubideak defendatu eta jarduera eta bizitza-esparrua ezberdinetan beren partaidetza eraginkorra sustatu.
- Emakumeen eta gizonen tratu eta aukera berdintasunerako sustapen jarduerak burutzen dituzten elkarte eta beste erakundeen arteko lankidetza eta elkarlana bultzatu.
- Donostiako Udalarekin baliozko hizketakide izan eta kontsultarako diren beste organoekiko lehentasuna izan bere eskumeneko gaietan.
- Udal politikak eta zerbitzuek emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bermatzen dutela ziurtatzeaz arduratu.
- Jatorri nazionala edo soziala, gutxiengo nazionala, etnia, hizkuntza, ezintasuna, erlijioa, adina, sexu aldaketa, joera sexuala, iritzi politikoa edo beste edozein arrazoi dela medio, babesgabetasun bereziko egoera pairatzen duten emakume guztiei tratu eta aukera berdintasuna aplikatzen zaiela eta benetakoa dela ziurtatu.
|
 | NORK OSATEN DUTE? |  |
Berdintasunaren aldeko Donostiako Emakumeen Kontseilua honakoek osatzen dute: Osoko Bilkurak, Lehendakaritzak, Lehendakariordetzak, Batzorde Iraunkorrak, Idazkaritzak eta Lan Batzordeak. Kontseiluko kideak dira irabazi asmorik gabeko emakumeen elkarte eta erakundeak, eta emakumeen eskubideen alde lanean diharduten elkarte eta erakunde mistoak. Elkarteez gain, Kontseiluko kide dira sindikatuak, Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak, eta Udaleko ordezkari tekniko eta politikoak.
|
Kontseiluaren arautegi osoa ezagutu nahi baduzu, klikatu hemen
2008ko aktak:
2009ko aktak:
2010ko aktak:
|
| |
|  |  |
|