|
GARAPENERAKO LANKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSAREN ALDEKO UDAL KONTSEILUA | |
| Azken urteotan Donostiako Udalak nazioarteko erakunde ezberdinen gomendioak eskura ahal izateko saiakera garrantzitsua egin du, batez ere NBEan bere arreta jarriaz. Udalak aurrekontuen portzentaia bat, BPGaren 0,7a, garapen aldeko lankidetzako proiektuetara bidaltzea du helburutzat, ekarpen ekonomiko hau donostiar hiritarren elkarkidetza sentimenduaren ziurtasunean oinarritzen duelarik. Modu honetan, Udalak egoera ez mesedegarri bat bizitzen ari diren herriak laguntzea helburutzat duen herrien arteko elkarkidetzaren printzipioa bereganatzen du, sostengarria, jarraia eta ingurune ekologikoarekin orekatsua izango den garapen bat lortzearren. | |
| Helburuak | |
| Zentzu honetan, GKEak eta entitate ezberdinek, udal kontseilu baten eremuan, aurrekontu-fondo hauen aplikapenean zein kudeaketan eta segimenduan konprometitu daitezen partehartze bideak ezartzea ezinbestekoa suertatzen da. Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen Defentsaren aldeko Udal Kontseilua 1.996ean eratu zen, Hegoaldeko herrialdeen garapenearen aldeko lankidetza sendotu eta herrien arteko harreman baketsuak indartuko dituzten iharduerak programatzeko orduan, hiritar zein erakundeen partaidetza demokratikoa errazteko. Kontseiluak Giza Eskubideen errespetuaren alde lan egiten du, bereziki gudak, errefuxiatuak eta antzeko kasu problematikoen aurrean. | |
| Osaera eta eginkizunak | |
| Alkatetzari atxekitutako Kontseilu honek Gaztedi, Hezkuntza, Lankidetza eta Tolerantziako Ordezkaritza bitartez bere betebeharrak garatzen ditu. Alkateak eta Lankidetza eta Tolerantziako Zinegotziak ezik, Udal Taldeetako ordezkari ezberdinek, Donostiako barrutian aritzen diren Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) ezberdinen ordezkariek, lankidetza proiektuetara loturiko izaera juridikodun irabazi-asmorik gabeko entitateek, Alkateak izendaturiko teknikari adituek eta Giza Eskubideen elkarteetako ordezkariek bertan parte hartzen dute. Funtzioak honakoak dira: Garapenenaren aldeko udal laguntzen emakidak zuzendu behar dituzten irizpide eta lehentasunak proposatzea; Udal Gobernuak onarpena jalgi aurretik, aurkezten diren proiektuen berri ematea; iharduera programak aurkeztea; proiektuen gauzaketan eta Lankidetzaren aldeko udal-laguntza globalaren betekizunean aldizkako jarraipena burutzea; donostiarren artean eta berezki gaztediaren artean Hegoaldeko eta Hirugarren Munduko herriekiko elkarkidetza eta lankidetza printzipioak hedatzea eta giza eskubide, bake eta tolerantziaren aldeko sentsibilizazio-kanpainak garatzea. | |
| Informazio gehiago | |
Informazio gehiago eskuratu nahi izatekotan, helbide honetara zuzendu: Gaztedi, Hezkuntza, Lankidetza eta Tolerantzia Ordezkaritza Goikoa Jauregia Tfno: 943 48 13 93 Fax: 943 48 14 36 Kontaktua: Gai honi buruz informazio gehiago nahi dut | |
Udal izaera ez duen partehartze esperientzia bat ezagutzen baduzu, aditzera eman eta guk web orriaren barruan sartuko dugu: Kontaktu | |

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
