|
GIZARTE EKINTZARAKO KONTSEILUA | |
| Gizarte Ekintzako Aholkularitza Kontseilua Donostiako Udalak sortu zuen 2001. urtean, gizarte-zerbitzuekin lotutako udalaren erabakietan hiriko gizarte-ehunak parte hartzeko bideak ezarri eta egituratzeko. Kontseilua, Gizarte Ongizate Sailaren jarduteko eremuak islatzen dituzten hainbat Batzordek osatzen dute:
| |
| Batzordeen eginkizunak | |
| Batzorde horietako bakoitzak ondoko zeregin hauek ditu:
Lan-batzordeetan, Udalaren ordezkaritza politiko eta teknikoaz gain, esparru bakoitzean jarduten duten erakunde, elkarte eta enpresek hartzen dute parte, bai eta sektorean eskuduntza duten Administrazioek ere. Gizarte Ekintzako Kontseiluaren Osoko Bilkura Lan Batzorde guztietako kideez osatuta dago eta, gutxienez, urtean behin biltzen dira. Gizarte Ekintzako Kontseiluaren funtzionamendua, Udalbatzak 2001eko urriaren 22an behin betiko onartutako eta 2001eko azaroaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (223. zenbakia) argitaratutako Araudiaren bidez erregulatzen da. | |
| Informazio gehiagorako | |
Ongizate Saila Urdaneta, 13 Tlf.: 943 48 14 24 Fax: 943 48 14 14 Kontaktua: Eginkizu honi buruz informazio gehiago nahi dut | |
| Udal izaera ez duen partehartze esperientzia bat ezagutzen baduzu, aditzera eman eta guk web orriaren barruan sartuko dugu: Kontaktua | |

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
