|
MUGIKORTASUNAREN AHOLKU BATZORDEA | |
| Hiri mugikortasunaren esparruak, gero eta garrantzi eta presentzi haundiagoa dauka gaurregungo gizartean. Kalitatezko ingurugiroa duen hiri bat lortzearen asmo zabalduak, desplazamenduek zein bide publikoen erabilerak sortarazten dituzten arazoei erantzun bat aurkitzea behar-beharrezkoa egiten du. Irtenbideak, interes desberdinak dituzten arren, herri sektore ezberdinek elkarlanean jorratu beharko lituzketen mugikortasun politiken gauzaketatik etorri behar luke. Kointzientzia hau ez da berria; Udalak Mugigaitasunari buruzko Hiritar Akordioa sinatu zuenean, mugikortasun sostengarri baten eredua ahalbideratuko zuen politikaren printzipioak barneratu zituen. Trafiko Aholku Batzordeak deituriko bilera batean agente inplikatu ezberdinak elkartu ziren jarrera ezberdinak batzeko nahiarekin, honela, gai honekin erlazioa zuten kontuak bideratu asmoz. Batzordearen egoera arautu nahiean Mugigaitasun Aholku Kontseilua eratzen da, mugikortasunaren esparruan udal politika bideratzeko, udal planifikapena ezagutu eta baloratzeko eta udal ekintzerako programen inguruan aholkuak emateko. | |
| Partaideak | |
| Alkateak, Mugigaitasun eta Bide Publikoen Ordezkariak, udal talde bakoitzeko ordezkari batek, Mugigaitasun Arloaren Zuzendariak, Garraio teknikariak, beste teknikari batzuk eta entitate zein sektorearen elkarte adierazgarrienen ordezkariek Kontseilu honetan parte hartzen dute. Kontseilu honek, lehendakariak aurrez egindako deialdiarekin eta gutxienez bost eguneko lehentasunarekin, hiru hilez behingo bilera bat ospatzen du. Kontseiluaren kidegoen 2/3ak ere, bileraren deialdia egin dezake. | |
| Informazio gehiago | |
| Informazio gehiago eskuratu nahi izatekotan, helbide honetara zuzendu: Trafico Saila Urdaneta Kalea 13 20006 Donostia Tfnoa 943 48 13 54 Faxa 943 48 13 28 Kontaktua:Gai honi buruz informazio gehiago nahi dut | |
| Udal izaera ez duen partehartze esperientzia bat ezagutzen baduzu, aditzera eman eta guk web orriaren barruan sartuko dugu: Kontaktu | |

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
