Diru laguntzak

Udalak diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die hiriko taldeei, hainbat arlotan egiten dituzten ekintzak sustatzeko asmoz. Hona hemen gizarte eragileek diru laguntzen bidez aurrera eraman ditzaketen ekimenen xedeak: hiriko bizitzan txertatzeko zailtasunak dituzten taldeei laguntzea, emakumeek berdintasun baldintzetan parte hartzea, kultur garapena eta kultur jarduerak sustatzea, Giza Eskubideak errespetatzea, herri guneekiko errespetua bultzatzea, euskara sustatzea, herritarrek gizarteari dagozkion alor guztietan esku hartzea, boluntarioen lana sustatzea, jasangarritasuna bultzatzea, balioetan heztea eta belaunaldi eta kultura desberdinek elkarrekin bizitzen jakitea.

Diru laguntzak, udal atal eta tokiko enpresa erakunde publikoen aurrekontuen bidez, deialdi publiko bakarrean arautzen ditu Udalak; badira, hala ere, deialdi publiko bakar honetatik kanpo beste diru laguntza batzuk. www.donostia.org udal webguneko Bulego Birtualean kontsultatu ditzakezu. 

Hona hemen diru laguntza deialdi publiko bakarrean parte hartzen duten udal atal eta tokiko enpresa erakunde publikoak: