2009an egindako Donostia - Baiona Eurohiriko Trekkingaren arrakastaren ondoren, "2016 Tantak" programak, Club Vasco de Camping Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko Baiona-Donostia Eurohiriko Mugaz Gaindiko Agentziak ibilaldi-jarduera berri bat prestatu dute: "Trekking Donostia-Baiona Tour" zeharkaldia.

Deskribapena
Zeharkaldi zirkular hori euskal Eurohiriaren Ardatz Atlantikoa zeharkatzen duten 11 etapatan banatuta dago, eta Jesus Mª Pérez Azazetak "Trekking Donostia-Baiona, travesía circular de la Eurociudad Vasca" liburuan proposatzen duen rutometroa da zeharkaldiaren oinarria.
Aurreko ibilaldia gustuko izan bazenuen, zatoz gurekin berriz! Eta aldi hartan izan ez bazinen, berriz, ez utzi gure lurraldearen beste ikuspegi batez gozatzeko duzun aukera berria!
Inskripzioak (5 euro) 2016ko Hautagaitzaren Bulegoan (Erregina Erregentearen kalea, 8, behea) edo Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan (Iparragirre, 8) egin daitezke.
Ibilaldiak hilean behin egiten dira, goizez. Hala ere, maiatzean ez da bakar bat ere egingo. Ibilaldiek 3-4 orduko iraupena izaten dute, eta errazak izaten dira, edonork ikusi ahal izan ditzan paisaia ikusgarriak (hala nola Pagoetako eta Aiako Harriko parke naturalak eta Adarra, Bianditz eta Larrun mendiak).
Ibilaldietako lehenengoa Donostiako Miramar Jauregitik irtengo da 8:00etan. Gainerako hamar ibilaldiak Artzain Onaren Plazatik irtengo dira 7:30etan. Zatoz gurekin, zain gauzkazu!
Jarduera hau 8 urtetik gorakoentzat pentsatuta dago. Izena ematea erabakitzen baduzu, ez ahaztu oinetako eta kirol-arropa erosoak eta motxila eramateaz. Motxilan ezinbestekoa da ura, elikagai energetikoren bat (fruitu lehorrak, txokolatea eta abar) eta arropa iragazgaitza eramatea. Elkartzeko tokitik eta ibilaldia amaitzen den tokitik egin beharreko bidaiak antolatzaileek prestatutako autobus batean egingo dira.

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
