Dagoeneko hemen dugu 2009ko danborrada. Hona hemen puntu garrantzitsuenetakoen xehetasunak.
HELDUEN DANBORRADA
- Aurten hirietako auzo guztietatik desfilatuko duten helduen 105 danborrada izango ditugu. Hiriko Erdialdeak 21 danborrada ditu, eta beraz, hiriari danborrada gehien ekarriko dizkion auzoa da; Erdialdearen ondoren, Alde Zaharra, 18 danborradarekin, eta horren ondoren, Gros, 17rekin.
- Guztira bost danborrada berri sartuko dira: Berio Futbol Taldea, Mundaiz, Jakintzako Gurasoen Danborrada, Goazen Erreala eta Bera Bera Rugby Taldea.
- Aurten, guztira parte hartuko duten pertsonen kopuruak apur bat gora egin du: Aurten, 12.133 parte-hartzaile desfilean, eta iaz, 11.466.
- Guztira 3.139 pertsonak joko dute danborra, eta 6.149 pertsonak upela jotzeko ardura edukiko dute. Gainerakoak tabernariak, gastadoreak, musikariak, eta abar izango dira.
|  | |
HAUR DANBORRADA
- Aurten, Haur Danborrada aurkezteko jaialdia Victoria Eugenia antzokian izango da, urtarrilaren 19an, astelehenean, 12:00etatik aurrera.
- Urtarrilaren 20ko Haur Danborradan 45 ikastetxek eta elkartek hartuko dute parte. Horietatik, 7k 2 konpainia dituzte.
- 4.705 haurrek hartuko dute parte Haur Danborradan, (iaz baino gehixeago, 39 parte-hartzaile gehiago); horietako 2.233 mutilak dira (% 47,46) eta 2.472, neskak (% 52,53).
- Datozen egunetan hiriko kaleetan desfilatuko duten Haur Danborrada guztiak batuz, 7.000 haur inguru izango ditugu aurten.
- Egun hauetan, Haur Danborradan parte hartuko duten haur guztiak aurtengo Danborradaren oroitzapenezko dominak jasotzen ari dira. Ohorezko karguek honako hauek jasoko dituzte:
1) Easo Ederrak eta Damek (lehenak eta bigarrenak): bandak eta lore-sorta. Gainerako Damek: lore-sorta.
2) Jenerala eta laguntzailea: oroitzapenezko domina pertsonalizatua.
3) Haur Danborradaren Danbor Nagusia: Makila pertsonalizatua
- 2016 eta Haur Danborrada:
Hiriak Europako hiriburu izateko egin duen apustua Victoria Eugenia Antzokian Haur-danborradei harrera egiteko izango den festan islatuko da, eta festa horretara bertaratutako haurrei guztiok proiektu horren zati izateak duen garrantzia jakinaraziko zaie.
|
2009ko urtarrilaren 19an, Donostia egunaren bezperan, BANDERA IGOERA dela-eta, auzoetako lineak indartuko dira arratsaldetik 0:00etara bitartean, nola Erdialderako norabidean hala auzoetarako norabidean.
BANDERA IGOERAREN ondoren, gau osoan ibiliko dira gaueko zerbitzuak, eta goizeko lehen zerbitzuekin elkartuko dira. Aurten zerbitzu hobea emateko ahalegin garrantzitsua egingo du DBUS-ek, batetik, Antiguako, Amarako eta Altzako auzoek 15 minuturo zerbitzu bat eduki dezaten, 7:30ak arte, linea desberdinen konbinazioaren bitartez, eta bestetik, beste hainbat gunek, esaterako, Beriok, Puiok, Apaizgaitegiak, edota Bidebietak egun horretan autobus-zerbitzua lehen aldiz eduki dezaten.
Urtarrilaren 20ko 9:00etatik aurrera, Jaiegunetako ohiko zerbitzuak hasiko dira, eta egun osoan zehar indartuko dira zerbitzu horiek.
Era berean, urtarrilaren 20ko gauean, BANDERA JAITSIERAREN ondoren, GAUTXORI zerbitzuak egongo dira, Boulevardetik auzoetara:
- B8, B9 eta B10 lineak: irteera 0:45ean
- B1, B2, B3, B4 eta B6 lineak: irteerak 1:00etan (B3 linea LEGAZPI kaletik)
|