Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastian
donostia.org guztian bilatu:

Albisteak

Home :: Albisteak :: Gazteen Antzerki Topaketaren XXI. edizioa hasiko da, eta 32 taldek hartuko dute parte

Gazteen Antzerki Topaketaren XXI. edizioa hasiko da, eta 32 taldek hartuko dute parte

Berrikuntzen artean honako hauek aipatu behar dira: batez ere adimen-urritasuna duten pertsonentzako antzerki-elkarte baten partaidetza eta taldeak hirien artean trukatzea


Gazteen Antzerki Topaketaren XXI. edizioa maiatzaren 5etik ekainaren 27ra bitarte izango da Donostian, eta ikastetxeetako, unibertsitateko, antzerki-eskoletako eta talde independenteetako 32 taldek hartuko dute parte. Antzezpenak Antzoki Nagusian, Lugaritzen, Gazteszenan eta Kontadoresen egingo dira.

Topaketara aurkezten diren taldeak oso heterogeneoak direnez gero, eta topaketaren amaieran aurkeztutako lanetako batzuei saria emango zaienez gero, bi kategoria ezarri dira taldeak osatzen dituzten kideen batez besteko adinak kontuan hartuta.

Horrela, 13 lan batez besteko adina hemezortzi urtetik gorakoa duten aktoreek antzeztuko dituzte; lan horiek senior kategorian bilduta egongo dira. Halaber, batez besteko adina 18 urtetik beherakoa duten aktoreek 11 lan antzeztuko dituzte, eta junior kategoriakoak izango dira.

Bestalde, urtetik urtera hainbat taldek Gazteen Antzerki Topaketan parte hartu nahi dute, baina ez dute betetzen eskatzen den gutxieneko adinaren baldintza (14 urte) eta beste batzuek, aldiz, amateur izanda ere, badute dagoeneko gaztea ez den aktoreren bat, eta horiek ere parte hartzeko interes handia dute. Parte hartzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztelako, aurten, 8 taldek antzeztu ahal izango dute lehiaketan, baina txapelketatik kanpo.

Era berean, talde amateurrek hainbat lekutan antzezteko aukera ez ezik egindako lana erakusteko aukera ere izan dezaten, taldeen arteko trukeak egingo dira aurten. Bilboko antzerki-talde amateur batek talde gonbidatu gisa hartuko du parte Donostiako topaketan, eta alderantziz.

2009/05/05-an argitaratua


© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016