Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastian
donostia.org guztian bilatu:

Albisteak

Home :: Albisteak :: movil.donostia.org: Donostiako Udala, orain zure mugikorrean

movil.donostia.org: Donostiako Udala, orain zure mugikorrean

Sakelako telefonoen euskarrietara egokitutako nabigazio-interfaze bat duen elementu bat da, iPhone-arentzat –produktu berri horretara egokitu den lehen euskal hiriburua da, eta nazioko udalen artetik lehenetako bat– nahiz interneterako konexioa duten gainerako telefono-aparatuentzat.


www.donostia.org-ek handituz doan sakelako telefonoen eta beren prestazioen aldeko apustua egitea erabaki du eta gaur, euskarri mota horietarako duen bertsioa aurkeztu du: movil.donostia.org

Movil.donostia.org sakelako telefonoen euskarrietara egokitutako nabigazio-interfaze bat duen elementu bat da, Iphone-arentzat –produktu berri horretara egokitu den lehen euskal hiriburua da, eta nazioko udalen artetik lehenetako bat– nahiz interneterako konexioa duten gainerako telefono-aparatuentzat.


Movil.donostia.org zerbitzuarekin www.donostia.org-eko informazio garrantzitsuenak zure sakelako telefonotik, zure PDAtik edo iPhonetik kontsultatzeko aukera edukiko duzu eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Doako zerbitzua da, erabiltzeko erraza, azkarra eta segurua, eta interneterako konexioa eta nabigatzailea duen edozein sakelako telefonotan erabil dezakezu. Zure sakelako telefonoko gogokoetan gorde dezakezu helbidea, hala zuzenean sartzeko.

Zerbitzu berri honekin praktika ohikoenak hurbiltdu egiten dira, nabigatzailea duen edozein sakelako telefonotik (hirugarren belaunaldikoa izan ala ez izan) egin ahal izateko. Donostia.org-en bertsio mugikor hau arintasun handiagoa, prestazio berdinak eta karga-denbora motzago bat bilatuz prestatu da, fitxategien pisua txikituz.

Erabiltzaileak 3G terminal bat badu (Iphone, ITouch), segundoko datuen abiadura handiago batez gozatzeko aukera edukiko du, eta beraz funtzionamendu arinagoa.


Tramiteak eta bisitak

Gero eta herritar gehiagok jotzen dute www.donostia.org/ web-orrira hainbat kontsulta edota edozein administrazio-izapide egiteko, Udal!nfo zerbitzuaren bulegoetara zertan jo gabe.

Web-orriaren arrakastaren arrazoietako bat honako hau da: gero eta izapide eta zerbitzu gehiago jartzen ditu Udalak internauten eskueran (12 izapide guztira). Datuek adierazten dutenez, herritarrentzako arretarako tresna garrantzitsua bilakatzen ari da Udalaren web-orria.

Zifrak berez dira adierazgarriak. Azken hilean 152.000 bisita izan ziren, ia 5000 eguneko, eta milioi erdi orritik gora ikusi ziren. Azal-orriaz gain (128.000 bisita), Webgunean gehien bisitatutako atalek honako kopuru hauek ematen dizkigute:
  • Izapideak: 29.000 bisita
  • Herria: 13.000
  • Agenda: 12.000
  • Udala: 10.500
  • Turismoa: 8.000 (Turismoko webguneko bisitak gehitu behar zaizkio horri: 9.000 gehiago).
  • Kirola: 7.000
  • Hondartzak: 5.000

2008/10/20-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016