Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Logo Ayuntamiento

Albisteak

Home :: Albisteak :: Urdanetako bidegorri berria astebeteko epean erabilgarri egongo da

Urdanetako bidegorri berria astebeteko epean erabilgarri egongo da

Koldo Mitxelena inguruan oinezkoekin batera erabiltzen den eremua eta Easo kaleko bidegorria lotuko ditu.

Urdaneta kalean bidegorri bat egiteari ekin diote gaur (abuztuak 1) , eta astebeteko epean erabilgarri egotea aurreikusten da. Koldo Mitxelena eta Easo kalea lotuko ditu bidegorri berriak; Koldo Mitxelena inguruan oinezkoekin batera erabiltzen den eremua eta Easo kaleko bidegorria, hain zuzen ere.

Jon Albizu Mugikortasun zinegotziaren hitzetan bidegorri zati berri hau sarea osatzera dator: “Lan txikia bada ere bere garrantzia dauka, izan ere, lotura berri bat egitera dator eta orain arte egitea ezinezkoa zen ibilbidea baimenduko du. Donostiako bidegorri sarea, hortaz, gero eta sendoagoa izateaz gain, gero eta osatuago dagoela esan dezakegu”.

Donostiko bidegorri sareak jada 56 kilometro ditu gaur egun, ibilgailuekine eta oinezkoekin batera erabiltzekoak diren zatiak aintzat hartuta. Iazko datuen arabera, bataz beste egunean 15.524 dira hirian bizikletaz egiten diren ibilaldiak. Nafarroa etorbideko da aurreikusita dagoen hurrengo bidegorri zatia.
Erlazionatutako dokumentuak

2012/08/01-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016
  • Skype
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • LiveStream