Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastian
donostia.org guztian bilatu:

Albisteak

Home :: Albisteak :: Hiri Antolamendurako Plan Nagusia Behin-behingoz onartu du Donostiako gobernuak

Hiri Antolamendurako Plan Nagusia Behin-behingoz onartu du Donostiako gobernuak

Dokumentu horrek 2008ko maiatzean izan zuen hasierako onarpena, eta jendaurrean erakusgai jarri zen irailaren 15era arte.


Hiri Antolamendurako Plan Nagusia behin-behingoz onartu du Donostiako gobernuak. Dokumentu horrek 2008ko maiatzean izan zuen hasierako onarpena, eta jendaurrean erakusgai jarri zen irailaren 15era arte.

Plan horren aurkako 654 alegazio-idazki aurkeztu ziren, eta 2009ko martxoan aztertu eta balioetsi ziren.

Egindako proposamenak direla-eta, hasiera batean onartutako Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren zenbait aurreikuspenen egokitzea biltzen duen dokumentu osagarri bat sortu da.

Aldaketa horiek ez dute aldaketa garrantzitsurik eragingo egindako egiturazko proposamenetan. Horren adierazgarri gisa, egokitzeen eraginez etxebizitzek eta jarduera ekonomikoek izango dituzten garapenak hasieran proposatutakoen antzekoak dira..


2009/06/26-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016