Partaidetza-prozesu luze baten ondoren eta hiriko emakumeen taldeek eta elkarteek adostuta
| Emakumeen Etxeak badu kokapena azkenik: Villa Soroa, Donostiako Ategorrietako hiribidearen 22. zenbakian kokatua. Horrela, gobernu-itunean eta legealdi honetan Berdintasuneko Zinegotzigoak hartutako konpromisoaren arabera erabakitako proiektuetako bat bete da. Emakumeen Etxeak dagoeneko egoitza bat edukitzea berri aparta da Donostiako emakumeentzat, topaketarako, lankidetzarako eta sorkuntzarako gune bat izango baita; emakumeen kolektiboek luzaroan itxarondako eta eskatutako gune bat. Villa Soroako egoitza 2011. urtetik aurrera egongo da prest eta hiru solairutan banatutako 1900 metro koadro jarriko ditu aurreikusitako erabilera ezberdinen eskura. | ||
| Emakumeen Etxea abian jartzearekin batera, 70eko hamarkadatik mugimendu feministaren aldarrikapen historikoa izaki, honako hau lortu nahi da helburu nagusitzat: “emakumeen topaketarako, eztabaidarako eta hausnarketarako gune bat sortzea, bizitzaren eremu guztietan emakumeen eta gizonen berdintasun erreala eta efektiboa lortzea helburu duten politiketan, programetan eta proiektuetan eragina izateko. Emakumeen Etxean edukiak eta funtzioak diseinatzerakoan, honako oinarrizko printzipio hauek hartuko dira kontuan: gune partizipatiboa, eraldatzailea, proaktiboa eta urratzailea izatea; berritzailea eta bizia izatea; ekipamendu irekia eta plurala izatea, baita iraunkorra, eragin handikoa, solidarioa, hezitzailea, laikoa eta autonomoa ere. Bere gain hartu beharko dituen funtzioen artean honako hau aurkitzen da: Donostiako Emakumeen Kontseiluaren, Emakumeak eta Hiria Foroaren eta Donostiako Udaleko Langileen Aukera Berdintasunerako Batzordearen egoitza izatea. Etorkizunean, gure lurraldean eta autonomia-erkidegoan sortzen diren Emakumeen Kontseiluei gonbidatu nahi zaie. Baina, era berean, topaketarako, eztabaidarako eta hausnarketarako erreferentzia-puntu gisa eratzeko asmoa du, eta hiriko, eta ondorioz, Gipuzkoako emakume eta talde guztientzako zabalik egongo da. Gainera, Emakumeen Etxean egoitza propiorik ez duten talde eta elkarteek gune bat edukiko dute eta Berdintasun Politiken Behatoki bat sortzea ahalbidetuko du. Ategorrietan Berdintasun Arloko langile teknikoak kokatuko dira eta ekipamendu horretatik, II. Berdintasun Plana betetzeari lotutako programak, jarduerak eta zerbitzuak zentralizatuko dira, baita udalerrian bultzatzen diren berdintasun-politika guztiei lotutakoak ere. Jarduera-ildoakEkipamendu horretatik garatu beharreko politikak, zerbitzuak eta programak diseinatzerakoan, honako jarduera-ildo hauek adostu dira:
ZerbitzuakEremu desberdinetan pertsonalizatutako informazio- eta arreta-zerbitzu bat edukiko du, enplegutik hasi eta osasuneraino, informazioa eta aholkularitza juridikoa, uztarketa eta erantzunkidetasun arloko gaiak, immigrazioa, emakumeen aurkako indarkeria, etab. Beharrezkoa denean, beste zerbitzu espezializatuetara bideratzea erraztu eta azkartuko da udal-, lurralde- eta autonomia-eremuan. Era berean, emakumeak enpleguaren arloan prestatzeari eta orientatzeari arreta berezia jarriko zaio, jarraian laneratzearen jarraipen bat egiteko. Horretarako prestakuntza integrala bermatuko duen emakumeen eta emakumeentzako eskola bat sustatzea aurreikusi da, desberdintasun-mekanismoak identifikatzen joateko eta garapen pertsonala eta profesionala bultzatzeko. Diziplina anitzeko Dokumentazio Zentro bat edukiko du, emakumeek eta emakumeentzat egindako materialekin, eta kontsulta- eta autoikaskuntza-zerbitzu batekin osatuko da, baita liburuak mailegatzeko zerbitzuarekin eta haurtzaindegiarekin ere. Asko dira emakumeei BEREN etxetik emango zaizkien zerbitzuak, eta era berean, hitzaldiak, tailerrak, jarduera ludikoak edo beste ekimen batzuk antolatzera irekita egongo den etxea izango da. Ibilera luzea70eko hamarkada inguruan Emakumeen Etxe bat eskatzen hasi ziren, baina 2003. urtera bitarte ez ziren proposamen zehatzak lantzen hasi Emakumeak eta Hiria Foroaren baitan. Momentu horretatik aurrera asko izan dira asmo handiko nahiz beharrezko proiektu bat gauzatzea ahalbidetu duten partaidetza-jarduerak eta -ekimenak. Hainbat jardunaldi eta bidaia antolatu dira (Bartzelona, Zaragoza, Gijon, etab.) beste emakumeen etxe batzuen funtzionamendua ezagutzeko eta, horrela, hornidura berri horren gidoia diseinatzen joan da adostasunaren bitartez. Emakumeen Etxea bat dator Donostiak “Pertsonen hiria” izateko duen beharrarekin, partaidetzara irekitako hiri bat, berdintasunezko hiri bat, solidarioa, berritzailea eta kalitate oneko zerbitzuekin. Horregatik, nahiz eta Emakumeen Etxeak ez hartu Villa Soroa 2011. urtera bitarte, 200 metro koadroko behin-behineko egoitza bat ere abian jartzea erabaki da; egoitza Okendo kalean kokatuko da, gaur egun Hiri Antolamendurako Plan Nagusiko bulegoak dauden lokaletan. Berdintasuneko ordezkari Ainhoa Beolak poz hartu zuen Emakumeen Etxeak dagoeneko eraikin bitxi eta ikusgai batean, garraio publikoaren bitartez ondo lotutako eta eremuaren erabilgarritasun handia duen egoitza bat duela iragarri ahal izateaz. Emakumeen topaketarako, sorkuntzarako eta hausnarketarako gune hau martxan jarri ondoren, ziurtatu zuen, oso kontuan hartu beharreko “erreferente” bat izango dela eta eztabaidan oinarritutako prozesu luze batean parte hartu duten oso ezaugarri desberdinetako emakumeen kolektiboen eta elkarteen lanak eta esfortzuak merezitako saria da. Prozesu hori ez da bere helmugara iritsiko Emakumeen Etxeak ateak irekitzerakoan, emakumeak izango baitira etxearen funtzionamendua antolatuko dutenak eta haren arrakastaren bermatzaile izango direnak. Donostia, 2009ko abenduaren 29a | ||
2009/12/30-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
