Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Logo Ayuntamiento

Albisteak

Home :: Albisteak :: Bakearen Etxearen edukia zabaltzen: Beste hiru erakunde hartuko ditu bere baitan.

Bakearen Etxearen edukia zabaltzen: Beste hiru erakunde hartuko ditu bere baitan.

Aurrerantzean Udalaren Lankidetza Atalak kokatuko da eraikuntza horretan.

Imagen 2
Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak hiru erakunde berri hartuko ditu barruan. Horrek aukera emango du proiektuaren edukia zabaltzeko. Bakea eta giza eskubideen errespetua bezalako baloreak sustatzea eta horiei buruzko hezkuntza eta sentsibilizazioa areagotzea da proiektuaren helburua.

Lokarrik 19,97 m2-ko bulego iraunkorra izango du eraikineko lehen solairuan, Harremanetarako Nazioarteko Taldearen lana errazteko. Bakerako Giza Eskubidearen Nazioarteko Begiratokiak 31,64 m2-ko bulego bat izango du, solairu berean. Azkenik, Euskal Fondoa elkarteak beste areto bat okupatuko du bigarren solairuan, 41,97 m2-koa. Erakunde horrek, orain arte, Goikoa jauregian zuen behin-behineko egoitza, 1996az geroztik.

Erakunde horiekiko lankidetza hitzarmenak helburu batekin sinatu dira: giza eskubideen defentsari eta bakearen kulturari lotutako ekimenak gauzatzea. Erakunde horietaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateak ere, Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren bidez, izango du esparru iraunkorra Etxean.  Are gehiago, hemendik aurrera erakunde honek toki gehiago izango du, hau da, 50,79 m2, bi bulegotan banatuta.

Bestalde, bitartekoei etekin gehigo ateratzeko eta sinergiak areagotzeko asmoz udal bulego batzuk ere Bakearen eta Giza Eskubideen Etxera aldatu dira. Giza Eskubideen Atala (52,76 m2) dagoeneko bertan dago kokatuta. Aurrerantzean, baina, Lankidetza Atala (46,30 m2), eta beste langile eta zuzendaritza batzuk (77,19 m2) ere kokatuko dira eraikuntza horretan.

2012/08/06-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016
  • Skype
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • LiveStream