Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Logo Ayuntamiento

Albisteak

Home :: Albisteak :: Hasi dira ikasturte honetako Artikutzako bisita gidatuak.

Hasi dira ikasturte honetako Artikutzako bisita gidatuak.

Ibilbide hauek publiko orokorrari zuzendurik daude eta zailtasun maila baxua da gehienbat.

Imagen 2
Aurte ere,  Artikutza Natura zerbitzuak Artikutzako barrutian zehar ibilbide gidatuak eskaintzen ditu.  Guztira 5 eta 11km arteko luzera duten 12 ibilbide ezberdin eskaintzen dira.

Ibilbide hauen helburua Artikutzako ondare natural eta kulturala ezagutzera ematea da. Hori dela eta ibilbideetan zehar azalpenak emateko geldialdiak egiten dira. Ibilbide hauek publiko orokorrari zuzendurik daude eta zailtasun maila baxua da gehienbat.

Bi ibilbide mota eskaintzen dira: programatuak eta neurrira antolatutakoak.

Ibilbide programatuak  
bi denboralditan programatzen dira, udazken negua, hau da, irailetik azarora bitartean eta udaberri uda, martxotik uztailera bitartean. Ibilbide hauek igandetan programatzen dira, denboraldi bakoitzeko ibilbideen erdia euskaraz eta beste erdia erdaraz gauzatzen direlarik. Elkartze puntua Eskaseko atezaindegia izaten da eta ibilbideen gutxi gora beherako iraupena 9:30-13:30.
Ibilbideen prezioa honakoa da:
  • -7 urtetik beherakoentzat dohainik
  • -7-16 urte artekoentzat 2€
  • -16 urtetik gorakoentzat 3€
Jarraian udazken honetarako programaturik dauden ibilbideak ageri dira:
DATA IBILBIDEA KOPURUA HIZKUNTZA AIPAMENA
Irailak 16 Urdallue: “Basoa eta ura” 8-30 Euskara Urdallue erreka eta inguruko basoez gozatzeko aukera
Urriak 7 Ibilbide tematikoa: Perretxikoen mundua 8-30 Euskara J.M. Lekuona mikologoaren eskutik bisita gidatua
Urriak 21 Itinerario temático: El mundo de las setas 8-30 Gaztelera J.M. Lekuona mikologoaren eskutik bisita gidatua
Azaroak 11 Urdallue: “Bosque y agua” 8-30 Gaztelera Urdallue erreka eta inguruko basoez gozatzeko aukera











Neurrira antolatuak
8-30 pertsona arteko taldeei zuzendurik daude, taldeak aukeratzen du ibilbidea,data eta hizkuntza. Ibilbide hauen prezioa honakoa da: 15 pertsona arteko taldea 60€ eta 16. Pertsonatik aurrera: 7 urtetik behera doan, 7-16 urte artean 1,5€ eta 16 urtetik gora 2,5€.

Ibilbideak basoan barrena gauzatzen dira eta Artikutza horren leku euritsua izanik mendiko oinetakoak eta arropa egokia eramatea gomendatzen da. Artikutzan bertan ez dago janaria erosteko aukerarik, beraz, janaria norberak etxetik eraman behar izaten du.

Informazio gehiago
www.donostia-artikutza.org web orrian

2012/09/14-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016
  • Skype
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • LiveStream