Irungo eta Hondarribiko alardeak, emakumeen sarrera debekatzen duten elkarte gastronomikoak edo emakumeak familia-zaintzaile rolarekin jarraitzea oraindik ere; horra zenbait adibide
Horrez gain, begirada zabaldu nahi izan dute, eta agerian utzi, urtean 365 egunean gertatzen diren desberdintasun horiek, festetan eta ohiko gune sozialetan ere gertatzen direnak, ‘ohiko edo tradiziozko’ omen direnak eta, ondorioz, inork erreparatu gabe doazenak aurrera. Hartara, material grafikoa ere banatuko da, bertan zalantzan jartzen da adinekoen, adingabeen edo mendeko pertsonen zaintzan berdintasunik ote dagoen, edo salatzen ote diren emakumeek oraindik ere jasaten dituzten indarkeria eta beldurra, emakumeak kontrolatzeko elementu diren aldetik.
Kartel guztietan agertuko da lema bera: Berdintasuna: egiteko asko. Salatzen den diskriminazio bakoitzak bere lan ildoa du Gipuzkoako Foru Aldundian. Kanpainak sentsibilizazio lan hori indartu nahi du, lan horrek legealdi osoan zehar jarraituko baitu aurrera inplikaturik dauden gizarte agenteekin eta erakundeen lankidetzarekin.
- Berdintasunezko alardeak: hitzarmena Irungo alarde mistoarekin; erakundeen arteko elkarrizketa gatazka ebazte aldera; zenbait jarduketa gizartea sentsibilizatze aldera Gipuzkoako jai askotan berdintasunik ez dagoela oraindik; eta abar.
- Elkarte gastronomikoak: laguntza ematea beren herrietan elkarte gastronomikoetan berdintasunezko partaidetzaren aldeko lan prozesuak artikulatzen ari direnei. Gai honi heltzeko lan ildo espezifikoa landuko da. Lehenengo fasea irailean hasiko da.
- Zaintzak: ikuspuntu feminista sartzea Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuan aurrera eramaten diren politiketan, bereziki mendekotasunaren arretaren alorrean.
- Indarkeria matxista: Beldur Barik erakunde arteko programaren bidez artikulatutako lan ildoari laguntzea. Programa hori gazteenei zuzendua dago, eta helburua da emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea. Horretarako zenbait lanabes jartzen dira haien eskura, indarkeria hori identifikatzeko eta beren burua defendatzeko. Berdinbidean sarea garatzea udal txikiak indarkeriaren aurkako politiketan languntzeko. Besteak beste, Prestakuntza Plan bat abiaraztea, Foru Aldundiko Gaztedia Zuzendaritzarekin batera, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioaren gainean.
Komunikazio eta harreman kanal bat
Kanpaina honen barruan, nabarmendu behar da emakumeekiko komunikazio eta harreman kanal bat sortu dela: berdintasuna.tv, webgune bat talde feministetan, udaletan eta emakume elkarteetan, Gipuzkoan eta baita kanpoan ere, egiten den lan guztiaren berri emateko.
2012/07/10-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
