Donostiako Udalaren energia kontagailuen kanpaina berria.

Kanpaina honen helburua Donostiako etxebizitzetan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea da ingurugiroa babesten den bitartean.

Imagen 2

Donostiako Udaletxeak DONOSTIA –CO2: familiak klimaren alde programaren barneko energia kontagailuen hirugarren kanpainan parte hartzeko epea ireki du.

Kanpaina honen helburua Donostiako etxebizitzetan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea da ingurugiroa babesten den bitartean.

Borondatez parte hartuko duten familiek, dohaineko energia kontagailu bat instalatuta edukiko dute 3 hilabetez haien etxebizitzetan. Kontagailu honek etxebizitzako aldiuneko energia kontsumoaren berri ematen du. Kontsumo hau, kontsumitutako energia elektrikoan, kWh, gastaturiko eurotan eta atmosferara isuritako berotegi efektuko gas moduan adierazita dago.

Aldi berean, parte hartu duten familiek jarduera praktiko batzuk burutu dituzte, hala nola, ezkutuko kontsumoak antzemateko, gehien kontsumitzen duten aparatuak identifikatzeko eta norberaren kontsumoa eta faktura elektrikoa murrizteko ekintza plana martxan jartzeko.

2010 eta 2011 urteen zehar gauzatu den kanpainetan parte hartu duten 90 etxebizitzen batez besteko elektrizitate aurrezpena % 9,5ekoa izan da.

Familia hauen aurrezpenari esker berotegi efektuko gasen isuria 15.148 kg CO2b–tan murriztu dela balioztatu da. Emaitza hauek eta ohituren aldaketa hauek Donostiako biztanlerian estrapolatuko balira isurien murrizketa 9.738.166 kg CO2b–koa izango litzateke.

Parte hartu nahi dutenek ondorengo bideak erabili ditzakete:
  • Helbide elektronikoa: udala_ingurunea@donostia.org
  • Telefonoa: 943 483 390
  • Helbidea: Ingurumen Kalitatearen Atala. Mandasko dukea, 66-Cristina-Enea.20012 Donostia-San Sebastián

2012/03/02-an argitaratua