125 urte pasa dira jada eta gaur egun hiriko auzo ezberdinetan barrena mugitzen den jai herrikoia da. 18 konpartsa ibiliko dira auzo ezberdinetan
| 1884ko otsailaren 2an ospatu zen lehenengo aldiz gure hirian kaldereroen jaia. 125 urte pasa dira jada eta, hasiera batean jaiak ibilbide gorabeheratsua izan bazuen ere, festa sendotu eta gaur egun hiriko auzo ezberdinetan barrena mugitzen den jai herrikoia da. 18 konpartsa ibiliko dira auzo ezberdinetan Urteurrena dela eta, Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalari gainerako konpartsen ordezkariak batuko zaizkie Konstituzio plazako kanpamenduan. Beraz, Konpartsa Tradizionaleko Erreginak, Kike Díaz de Radak, Konstituzio plazako balkoitik egingo duen diskurtsoan Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolaza damez gain, beste konpartsetako erregina eta dama hauek egongo dira: Amarakaldek: Erregina: Javier María Sada Damak: Paulino Boillos , Antxon Gutiérrez | ||
| Antigua: Erregina: Xabi Alkezar Damak: Eneko Etxeberria Joanes Blanco Gehitu: Erreginak: Iñigo Lamarca Christofer Stephany Gema Ferrer Gros: Erregina: Alfredo Odriozola Iriarte Damak: Eduardo Marín Martínez Urko Odriozola Odriozola Intxaurdi: Erregina: Iñako Fernandino Damak: Santi Blanco Juantxo Arregui Gehitu, Gros eta Amaraldek konpartsei dagokionez, taldeetako kideak ere etorriko dira eta, beraz, aurreikusten da 675 kalderero egongo direla Konstituzio plazako bilkuran. | ||
| 125. urteurrena | ||
| Goian aipaturiko urteurrena dela eta, pinak egin dira konpartsetako kideek soinean eraman ahal izan ditzaten. Era berean, konpartsen kantak jasotzen dituzten liburuxkak argitaratu dira. Liburuxka hauek Konstituzio plazan banatuko dira. | ||
| Artzaiak eta Iñudeak | ||
| Lau elkartek beste hainbeste konpartsa kaleratuko dituzte hirian barrena: Otsailak 8: Kresala (Alde Zaharra) eta Groseko Artzai eta Iñudeak (Gros). Otsailak 15: Ikasbide Elkartea (Amara Berri). Otsailak 28: Antiguotarrak Dantza Taldea (Antiguo). | ||
2009/02/05-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
