Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Logo Ayuntamiento

Albisteak

Home :: Albisteak :: 200 pertsonak inguru hartu zuten parte Estrategia 2020 Donostia-San Sebastián-en jendaurreko aurkezpenean.

200 pertsonak inguru hartu zuten parte Estrategia 2020 Donostia-San Sebastián-en jendaurreko aurkezpenean.

Victoria Eugenia Antzokiak, atzo,  hiriko plan estrategiko berria, E2020DSSren aurkezpena jaso zuen. Cristina Uriarte, Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuko presidentea, Odon Elorza, alkatea, Iñaki Gabilondo, kazetaria, Pedro Miguel Etxenike, Daniel Innenarity eta Ainara Martin  2016 Hiriburutasuneko bulegoko ordezkariaren partaidetza izan zuen ekitaldi batean.

Imagen 2
Marisol Garmendia, Lehendakaritza delegatu zinegotzia, Kepa Korta, Donostiako Estrategia bulegoko zuzendaria edo José Miguel Ayerza, Batzorde Delegatuko lehendakariordea besteak beste, izan ziren bertan elkartutako Gipuzkoako hainbat pertsonalitate.  

 

Onartutako Estrategia gogoeta eta lana ardatz izan dituen bi urteko prozesutik jaio da, “2020ra begira nahi dugun hiria”, planteatzen den gaia izanik.

Dokumentu “bizia” da, proiektu eta ardatz estrategiko sorta bat planteatzen du eta etorkizunari begira, erronka eta ekimen berriak erantsi lekizkioke.

 

E2020DSS deiturikoa azken laurogei urteotan izan dugun krisi ekonomiko latzenaren erdian gauzatu da. Eredu ekonomikoaren aldaketa garrantzitsu baten aurrean kokatzen garela azaltzen duen krisia dugu eta hau jada aurreikusten zen (Txina, India, Brasil bezalako herrialde gainerakorren paper berria), horrek, Euskadik, bereziki Gipuzkoan eta Donostian, I+G+b arlora bideratutako politika ekonomikoa aukeratzea eragin zuen.

 

E2020DSS eusten duten lau ardatzak hauek dira: Konektatutako Hiria, DSSn diseinatua, Pertsonak eta Baloreak, Bizi eta Gozatu.

 

Estrategia 2020 DSS ez da hutsetik abiatu, 2001-2010, hiriko lehen Plan Estrategikoa du oinarri, jarraitasunaren aldeko apustua egiten duen ardatz estrategikoa planteatuz, baina behar den bezala bideratu ez diren aspektuak zuzentzea eta lehendabiziko planean modu egokian zehaztu ez zirenetan sakontzea xede izanik (ingurumen eta jasangarritasun estrategia,  ekonomia sortzailearen aspektuak...)

 

E2020DSS, hirian interesa duen sektore publiko nahiz pribatuko eta erakunde, enpresaritza, gizarte, kultura, unibertsitate, teknologia, zientzia eta ezagutza arloetatik etorritako agente taldearen partaidetzarekin burutu da. Dokumentu hau azken bi urteotan landu da (2008-2010) eta Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatuak eta Hiriko Gizarte Kontseiluak onartu dute.

 

Egungo egoera ekonomikoa Estrategia 2020 DSS egiterakoan gertutik begiratutako aspektua izan da, plan estrategiko bat epe luzean pentsatuz, hamar urteko ikuspegiarekin egiten dela ahaztu gabe.

 

E2020DSSk hiri kohesionatua, adinarekin lagunkorra, ongi konektatua, I+G+b arloarekin erlazionatutako aberastasuna sortzen duena eta Zientzia eta Teknologian, Kultura eta Ekonomia Sortzailearen arloan nazioarteko erreferente izatearen ikuspegitik ekingo dio etorkizunari.

Hiri irekia, dinamikoa, abegikorra, bizitzea eta gozatzea merezi duena eta ingurumenari eta ikuspegi sozial eta ekonomikoari begiratuta jasangarritasun eredu dena. Gazteak liluratu eta erakartzeko gai den hiria. Azken finean, norberak bere bizitza proiektua, ahalik eta egoera hoberenean aurrera atera dezakeen hiria.

2011/02/01-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016
  • Skype
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • LiveStream