Udal Gobernuak Lankidetza eta Garapenerako II. Plan Zuzendaria onartuko du.
2012tik 2015era bitartekoa, hainbat eragileren ekarpenak jaso dira planean; zehazki, Lankidetzako Aholku Kontseiluaren eta hainbat pertsona, eragile eta gobernuz kanpoko erakunderen ekarpenekin.
Donostiako Udal Gobernuak
Lankidetza eta Garapenerako Hezkuntzako II. Plan Zuzendaria onartuko du ostiralean, 2012tik 2015era bitartekoa, eta Lankidetzako zinegotzi Jon Albizuk gaur aurkeztu du. Hainbat eragileren ekarpenak jaso dira planean; zehazki, Lankidetzako Aholku Kontseiluaren eta hainbat pertsona, eragile eta gobernuz kanpoko erakunderen ekarpenekin.
Plana irizpide jakin batzuetan oinarritzen da, eta
Lankidetza Departamentuaren helburua da Udal Gobernua eredugarria izatea, egiten edo laguntzen dituen proiektuetan irizpide horiek aplikatuz eta bultzatuz. Oro har, aurreko planean ere jasota zeuden oinarri batzuei jarraipena emango zaie, adibidez: genero berdintasuna, giza eskubideak osotasunean eta komunitateen parte-hartzea.
Eta, beste alde batetik, bi esparru berri jorratu nahi ditu:
- bata, elikadura burujabetza eta kontsumo kontziente eta arduratsua da,
- eta bestea, indarkeria eza aktiboa.
Esparru berri horien barruan, esaterako, Fiare banketxe etikoarekin harremana estutzeko asmoa du, baita erosketa publiko etikoa sustatu, Udalak egiten dituen ekintzetan indarkeriarik eza aktiboa kontuan hartu eta Giza Eskubideen Departamentuarekin harremanak indartzeko asmoa ere.
Dentro de esos nuevos espacios, existe el propósito de estrechar lazos con la banca ética Fiare, de promover la compra pública ética, de que, en las acciones que lleve a cabo el Ayuntamiento, se tenga en cuenta la no violencia activa, y de reforzar la relación con el Departamento de Derechos Humanos.
Lau helburu estrategiko
Albizuk adierazi duenez –aurrekoa 2008tik 2011ra artekoa izan zen–, baina zehatzagoa da; hau da, edukiak, aplikatzeko bitartekoak eta adierazleak argiago adierazita daude. “
Azken finean, bide orri bat da, eta horrek planaren iraupena bukatzean ebaluazio bat egiteko aukera emango digu, zer eragin izan duen jakiteko”, azaldu du zinegotziak. Horrela, eraginkortasuna bilatzen ari da departamentua; ideietara mugatu beharrean, ekintza zehatzak martxan jartzea.
Albizuren arabera, bereziki, lau helburu estrategiko ditu:
“Lankidetza eta garapenerako hezkuntza eraldatzailea bultzatzea; Donostian gizarte aldaketa bultzatzea; irizpide etikoak eta solidarioak Udaleko politika guztietara zabaltzea, eta lankidetzan eta internazionalismoan ari diren gobernuz kanpoko erakunde eta gizarte mugimenduak indartzea”.
2012/08/29-an argitaratua