Herritarren hainbat elkartek, eskola-umeek eta zenbait pertsona famatuk hondartzak garbituko dituzte, ingurumena eta, bereziki, ozeanoak zaindu behar direla adierazteko
| Surfrider Foundation Europe erakundeak Donostia izendatu du 2010. urteko ekimen ozeanikoen europar hiriburu. Herritarren mobilizazioaren arloko ekitaldi handiena da, eta horri esker, hainbat ekintza garatuko dira eta ozeanoen iraunkortasunarekin lotutako mezuak helaraziko dira mugaren bi aldeetan. Elkarlanean, programa ekologiko bat garatuko dute San Joseko zubiko asteburuan (martxoaren 18tik 21era), hau da, gure kostaldean pilatzen diren hondakinak ezabatu eta kenduko dituzte. Ekimen horrekin batera zenbait kirol- eta musika-jarduera eta beste ekitaldi ludiko batzuk garatuko dira. Zertan dautza Ekimen Ozeanikoak? Itsasertzaren, ozeanoen, lakuen eta ibaien hauskortasunari buruzko ekintzak dira. Eskola-umeentzat eta herritarrentzat oro har dira, eta ekintza ekologiko erreflexuak ekarriko dituen kontzientzia hartzea lortu nahi dute. Horretarako, garbiketa-ekintzak planteatzen dira hondartza, laku eta ibaiek beren jatorrizko itxura berreskura dezaten; itsasertzaren aberastasunaren eta hauskortasunaren inguruan hezteko eta erantzukizunez jokatzeko, baita gure ekintzek naturan duten ondorioen eta hondakinen jatorriaren inguruan ere; gure kostaldeko hondakinen inpaktu kualitatibo eta kuantitatiboa aztertzeko, eta herritarrek, komunikabideak, erakundeak eta abar alertan jartzeko. | ||
| Azken batean, Hautagaitzaren espirituarekin erabat uztartzen den ekintza dugu, inplikazioaren eta konpromiso zibikoaren bidez aldaketak ekartzen dituzten ekintzen aldeko apustua egiten baita. Gainera, Ekimen Ozeanikoak babestuz, gure proiektuaren ardatz tematikoak lantzen ditugu, hala nola Eurohiri Atlantikoa, hitzen hiria, mugaz haraindiko ardatza, bake-kultura eta balioetan oinarritutako hezkuntza. Ekitaldi hau antolatzeko, Hautagaitzaren bulegoa partaidetza-prozesu baten buru izan da, eta hainbat elkarte eta erakunde ekitaldiarekin bat egitera animatu ditu, euren jarduera-proposamenen bidez, horiek elkarrekin ikustarazteko aukera ahalbidetuz, jarduera erkideak antolatuz eta dibulgazioari oinarria emanez. Iazko edizioan 25.000 lagun inguruk parte hartu zuten mundu osoan burututako jardueretan. Antolakuntzak kopuru hori gainditzea aurreikusten du aurtengo edizioan, eta ekitaldia hasteko hilabete falta den honetan, 10.000 lagun inguruk berretsi dute parte hatuko dutela. Parte hartzeko edo ekimen ozeaniko propioa sortzeko Fundazioaren www.iniciativasoceanicas.org web-orrian eman behar da izena. | ||
PROGRAMA | ||
| MARTXOAREN 18a ETA 19a – ESKOLA-UMEAK 7-14 urteko eskola-umeentzako jarduerak, antolakuntzak jarritako hezitzaileen laguntzarekin betiere. Ikastetxe guztiek hondartzetako hondakinak biltzeko Ekimen Ozeanikoetan parte har dezatela lortzea da jardunaldiaren helburua.
| ||
TAILER PEDAGOGIKOAK
MARTXOAREN 20a – JENDE GAZTEA Gazteak mobilizatzea da helburua, Zurriolako hondartzaren inguruan. 11:00etatik 18:00etara zenbait kirol-jarduera garatuko dira kirol-federazioen, kirol-kluben, astialdiko taldeen, eta abarren, laguntzarekin. Ekimen Ozeanikoen bidezko sentsibilizazioa izango da egun horren helburua, eta horretarako garbiketa masibo baterako deialdia egingo da 17:00etan, eta hainbat pertsona famatu izango dira bertan ekimena babesteko. 18:00etatik 20:00etara, Surf Film Festival-ek hautatutako bideoak proiektatuko dira, eta ondoren UPPA Unibertsitatearen (Université de Pau et des Pays de l'Adour) Mugaz Haraindiko Masterrak antolatutako Tranpolin Musikalaren —antolatutako mugaz haraindiko lehen sariaren— talde irabazlearen ekitaldia izango da. Kontzertuaren ondoren, ustekabeko musika-emanaldia: musika-talde famatu batek eta DJ ezagun batek gaua alaituko dute 24:00ak arte. MARTXOAREN 21a – PUBLIKOA ORO HAR Mugaren bi aldeetako 40 erakunde, elkarte eta ekipamenduk baino gehiagok ingurumen-, kultura- eta zientzia-arloko eta beste zenbait arlotako jarduerak programatu dituzte, borondatezkoak guztiak ere, itsas pasealekuan zehar. “Green Event” bat da, lankidetzazko ekitaldi berezko eta ez-komertziala. Azpimarratzekoa da helburuetako bat sentsibilizazioa dela, hondakinak hondartzan bildu eta aztertuta. Horretarako, bi deialdi irmo eta puntual egingo dira egunean zehar (12:00etan eta 16:00etan) Informazio gehiago nahi izanez gero: | ||
2010/02/25-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
