Kutxak eta Donostia 2016k berritu egingo dute Hautagaitzaren aldeko lankidetza-hitzarmena.

Akordioak 2011ko abendura arteko iraupena izango du, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu hautatzen badute.

2016 Bulegoak eta Kutxak sinatu egingo dute gaur Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitzaren aldeko lankidetza-hitzarmenaren berritzea.

Akordioak abenduaren 31ra arte iraungo du, hiria Europako Kultur Hiriburu hautatzen badute, betiere. Bestela, 2011ko ekainaren 30ean amaituko da.

2016 Bulegoak, Odón Elorza Donostiako Alkatearen eta Hautagaitzaren Kultur Zuzendari Santi Erasoren bidez, eta Kutxak, bere Lehendakari Xabier Iturbe eta Komunikazio-Zuzendari Carlos Ruiz ordezkari, Europako Kultur Hiriburu izateko proiektua sustatzen duen Donostiaren lankidetza-hitzarmena sinatuko dute.

Imagen 2

Kutxak Hautagaitzari egiten ari zaion ekarpena maximizatzeko konpromisoa hartzen du

Hitzarmenaren bidez, Kutxak Hautagaitzari egiten ari zaion ekarpena maximizatzeko konpromisoa hartzen du, behin betiko proiektuaren idazketan parte hartzearen bidez, eta bere kultur-ekimenak Hautagaitzaren egutegiarekin bat etorraraztearen bidez. Horrekin batera, 200.000 euro emango dizkio Hautagaitzaren aurrekontuaren zati bat finantzatzeko, bereziki Olatu-Talka jaialdiarena.

Bestalde, 2016 Bulegoak “lehentasunezko finantza-erakunde”-aren estatusa aitortuko dio Kutxari Hautagaitza garatzeko beharrezko finantza-zerbitzuen kontratazioan; aldi berean, “laguntzaile berezi” hartuko du Kutxa Hautagaitzaren ekitaldietan, eta Hautagaitzaren arduradunek berariaz adieraziko dute Kutxak Hautagaitzari egin dion ekarpen garrantzitsua.

Donostia 2016 Hautagaitzari emandako babesa Kutxak Gipuzkoan eta hiriburuan, Donostian, hainbat esparrutan kultura eta arte sormena bultzatzeko egiten duen apustu ausartaren baitan dago, eta Hautagaitzaren aldeko ibilbidearen lehen fasean finantza-erakundeak Hautagaitzari emandako laguntzaren jarraipenaren isla da.

2011/01/18-an argitaratua