Donostia 2016 Hautagaitzak lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur Orbea enpresarekin, bizikleten hornikuntzarako eta diseinu eta berrikuntza artistikoko proiektuak elkarrekin egiteko

Donostiako Alkate Odon Elorzak, Presidentzia eta Donostia 2016 Hautagaitzaren zinegotzi Marisol Garmendia eta Orbeako Zuzendari gerente Miguel Ocañak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, zeinaren bidez euskal enpresak Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitzarekin bat egin duen.

Imagen 2
Izan ere, bizikleta Donostiako ibilgailu ofizial bihurtuko baita 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatzen duten urtean. Hitzarmen honen bidez, Orbea enpresak, Hiriburutzaren urtean bizikleten hornikuntza egiteaz gain, enpresa, kultura, ikerketa, berrikuntza eta sormena harremanetan jarriko dituzten proiektuak garatuko ditu Donostia 2016 Hautagaitzarekin batera.

Donostiako Udalak urteak daramatza estatu mailan bizikleta garraiobide iraunkor bezala erabili eta sustatzen duten mugikortasun iraunkorreko politiken lider gisa; horrez gain, hiri eredu eta bizimodu osasungarri baten aldeko apustua bere egin du Donostiako Udalak, eta bat egiten du balore horietan Orbearekin, Donostia 2016 Hautagaitzaren kultur proiektuak barne hartzen dituen proiektuekin bezala, zeintzuek kulturaren eraldatzeko gaitasuna oinarrizko tresnatzat duten europar hirietan elkarbizitza finkatzeko.

Gainera, Donostia bizikletaren aldeko hirien sarearen liderra da. Erakunde hau hirietan bizikleta garraiobide gisa bultzatzeko sortu zen, eta administrazio publikoek bizikletaren era eraginkorrago batez sustatzeko estrategiak garatzen laguntzen du.  

Ildo berean, Odon Elorza Alkateak azpimarratu bezala, “2011 eta 2016 urte artean hainbat helburu jarriko ditugu hirian bizikletaren erabilera sustatzeko; mailegu sistema berriak aztertuko ditugu, 2016 urtean Donostiara etortzen diren bisitariei bizikleten sarbidea errazteko, eta Orbearekin batera egingo dugu lan bizikleta elektrikoa sustatzeko”.

Horrez gain, Donostia 2106 Hautagaitzak eta Orbeak elkarrekin egingo dute lan, gainera, 2016 urterako bizikleta bat diseinatzeko, eta baita Europan erreferente izango diren diseinu eta berrikuntzarekin erlazionaturiko proiektuak garatzeko.

Irudi galeria

    2011/02/09-an argitaratua