Afganistango Malalai Joya ekintzaileak Ekialde Ertainari buruz antolatutako jardunaldietan parte hartuko du

Carlos Varea, Malalay Joya, Ana María Briongos eta Fermin Muguruza entzuteko aukera izango dugu, San Sebastian-Munduen arteko programazioaren barruan

Afganistango Malalai Joya ekintzaileak “San Sebastian munduen artean” egitarauan Ekialde Ertainari buruz antolatutako jardunaldietan parte hartuko du.

Emakumeen eskubideen alde borrokatu da, emakumeen hezkuntzan lan egin du eta bere herrialdeko ustelkeria salatu du. Hori dela eta, lau aldiz saiatu dira bera hiltzen, eta betidanik gaitzetsi duen burkaren atzean babestu behar izan da, nor den jakin ez dezaten.

Malalai Joyak hitzaldia eskainiko du urriaren 15ean, osteguna, Donostiako udaletxeko bilkura-aretoan, 19:00etatik aurrera. Ekitaldi hori, hain zuzen ere, urrian antolatu diren jardunaldietako egitarauaren barruan garatuko da: “Burkaren eta beste topiko batzuen atzean, errealitatea dago. Ezagutu”.

Imagen 2

Urrian, jardunaldiotan parte hartzen dutenek Ekialde Ertaineko errealitatea ezagutzeko aukera izango dute, zenbait proposamenen bidez: hitzaldiak, proiekzioak…

Hitzaldiak, dokumentalak,...

Urriaren 1ean, Carlos Varelaren txanda izango da. Irakeko Okupazioaren aurkako eta Subiranotasunaren aldeko Estatuko Kanpainako koordinatzailea da, eta Liburutegi Nagusiko prentsa-aretoan eskainiko du hitzaldia, 19:00etan (sarrera San Jeronimo kalean dago).

Urriaren 5ean, 19:30ean, Persépolis emango da Arrasate kaleko Kutxa Aretoan. Urriaren 6an, ordu berean, Asier Aranzabalen eta Mila Gallastegiren ikus-entzunezkoa eskainiko da Ernest Lluch aretoan: “Iran aurreiritzien aurkako bidaia”. Bestetik, urriaren 8an, 19:00etan, San Jeronimo kalean, Ana M. Briongosek hitzaldia emango du Irango 700 urteko historiari buruz.

Era berean, urriaren 22an, 19:00etan, San Jeronimo kalean, “Kurdistán, Testimonios desde la Oscuridad” dokumentala eskainiko da, eta, ondoren, mahai-ingurua egingo da. Urriaren 29an, 19:30ean, Javier Aisak mundu arabiar eta musulmanari buruzko hitzaldia eskainiko du Ernest Lluch aretoan. Horrez gain, Jon Cazenabek Palestinari buruz egindako argazkiak jarriko dira ikusgai, eta “Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina” filma aurkeztu eta eman egingo da. ekitaldi hori urriaren 29an egingo da 12:00etan, EHUko ikastegian, eta, bertan, lanaren egilea den Fermin Muguruza musikaria egongo da.

Donostiako Udaleko Lankidetza zinegotziak, Ainhoa Beolak, nabarmendu duenez, jardunaldi hauek donostiarrei ematen diete “komunikabideen bitartez etxean sarritan sartzen den” eremu geografikoko errealitatera hurbiltzeko aukera. Hala ere, maizegi, “ez

dugu behar bezala ezagutzen, testigantzak zuzenak ez direlako edo iragazki askotatik igaro behar direlako”.

Hori dela eta, Beolak jardunaldi horietara joateko eta Ekialde Ertaineko zenbait gunetako eguneroko bizimodua, egoera eta errealitatea zenbait ikuskeratatik ezagutzeko gonbita egin die donostiarrei.

* Jardunaldietara joanez gero, badago unibertsitateko kredituak lortzerik.

Informazio gehiago

www.donostiahirihezitzailea.org

2009/09/29-an argitaratua