Donostia Turismoa & Convention Bureauk urteko lehen 7 hilabeteetan lorturiko datuekin pozik dago, hain zuzen ere hirian ospaturiko 76 biltzarrekin eta 21.100 partehartzaileekin.
Datu hauek, iazko denboraldi berdinarekin alderatuz, %12 eta %21ko igoera suposatzen dute hurrenez hurren.| URTARRILA-UZTAILA 2011 | URTARRILA-UZTAILA 2012 | % ∆ | |
| BILTZARRAK | 68 | 76 | %12 |
| BILTZARKIDEAK | 17.493 | 21.100 | %21 |
Biltzarkideen kopuruaren igoera parte-hartzaile asko erakartzen dituzten biltzarrei esker lortu da. Bere tamainagatik adierazgarri diren horietako zenbait honakoak direlarik, apirilean ospaturiko Ostalaritzako XIV. Batzar nazionala 857 biltzarkideekin, eta maiatzean ospaturiko Hiritar digitalen III. Nazioarteko kongresua 600 biltzarkideekin eta TDAHko IV. Batzar nazionala (Arreta gabezia eta hiperaktibitatearen gaixotasunari buruzkoa).
Urteko bigarren parterako datuak positiboak dira ere, tamaina handiko zenbait batzar konfirmatuekin, besteak beste, azaroan ospatu beharreko Patologia Zerbikaleko erakundearen Batzarra 700 biltzarkideekin edo urrian ospatuko den Alzheimeraren V. Batzar nazionala eta 800 parte-hartzaile izango dituenak.
Negozio Turismoa edo Mice Turismoa, turista mota honek hiriarengan duen eragin ekonomikoagatik Donostia Turismoa & Convention Bureauaren ildo estrategikoetako bat da. Iturri eta ikerketa ezberdinek 300€ko batezbesteko gastuaz hitz egiten dutelarik egun eta biltzarkide bakoitzagatik.
Negozio turismoa deiturikoaren beste abantaila bat aroz kanpoko turismoaren sustapena lortzen laguntzen duela da, turistak udaldiko hilabeteetan bakarrik iristen eragotziz eta norako turistikoen aberastasuna handituz.
Sektoreei dagokienez, ekonomia-merkatua, medikuntza-osasuna eta zientzia arloko kongresuak hirian ospaturiko batzarren buru mantentzen dira %70arekin.
Jatorriari dagokionez, urtean zehar ospaturiko kongresuen %32a nazioarteko jatorria duten kongresuak direla esan behar da, biltzarkideak totalaren %22a baino ez badute suposatu.
2012/08/16-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
