"Gernikako bonbardaketa. 1937ko apirilaren 26a" erakusketa.

Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean. Apirilak 3tik maiatzaren 3ra

Exposición sobre el bombardeo de Gernika
Gernikako bonbardeakateri buruzko Dokumentazio Zentruak utzitako zentrua
Gernikaren bonbardaketaren 75 urteurrena dela eta, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak  "Gernikako bonbardaketa. 1937ko apirilaren 26a" erakusketa hartuko du, apirilaren 3tik maiatzak 3ra ikusgai egongo dena. Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak antolatutako esposizioa da eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak eta Gernikaren bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruak ekoiztutakoa.

Erakusketa Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren programazioaren jardueren barne kokatzen da. Bertan eta oroitzapen hau osatzeko, Euskal Filmotekak emandako pieza dokumental batzuk eskainiko dira, Gernika eta Gerra Zibileko propaganda nazionalistari buruzkoak.

Gernikari buruzko dokumentalak eta dantza ekitaldia


"Gernika", "Elai-Alai", "Semana Santa en Bilbao" eta "Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren", azkeneko hau Asturiaseko gerra-tokian hildakoa,  bezalako dokumentalak proiektatuko dira. Gainera, "Gernika", animaziozko film laburra eskainiko da, Angel María Sandinas-ena eta José Luis Zumeta-ren laguntzarekin.

Bestalde, Kukai taldeak Gernikako bonbardaketaren oroitzapenezko dantza ekitaldi bat eskaniko du, Zuloaga enparantzan, apirilaren 26an.

Erakusketa honek Gernika baketsu hartako azoka egunean, astelehenean,1937ko apirilak 26, gertatutakoaren ikuspegi historikoa eskaintzen du. Gainera, errepaso egiten du testuinguru politiko, sozial, kultural eta ekonomiko osotik: gerra aurreko Espainia, Espainiako Gerra Zibila, Gernikako bonbardaketa, adiskidetzea eta Pablo Picasso-ren "Guernica" kuadro ezaguna.

"Gernikako bonbardaketa. 1937ko apirilaren 26a" erakusketa

  • Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea
  • Apirilak 3tik maiatzaren 3ra.
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00rak arte, astelehenetik larunbatera. Igandeetan itxita.

2012/04/03-an argitaratua