Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Logo Ayuntamiento

Albisteak

Home :: Albisteak :: Ekainak 28: Transexualen, Bisexualen, Lesbianen,Gayen eta Queeren askapen sexualaren aldeko Nazioarteko Eguna

Ekainak 28: Transexualen, Bisexualen, Lesbianen,Gayen eta Queeren askapen sexualaren aldeko Nazioarteko Eguna

Manifestazio eta festa bat antolutatu zenbait elkartek dute egun hau ospatzeko

Imagen 2
Ekainaren 28an Transexualen, Bisexualen, Lesbianen, Gayen eta Queeren askapen sexualaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Talde hauen eskubideak babesteko lan egiten duten zenbat elkartek, informazio, sentsibilizazio eta aldarrikapen jarduerak antolatu dituzte maiatza eta ekainean zehar. Manifestazio batekin, boulevar-etik hasita ekainaren 28an, 19:30etan,  eta Gazteszenan (Egiako Kultur Etxean) jaiarekin (ekainaren 29an)  burutuko dira ekintzak.

Bestalde, Donostiako Udalbatzak Adierazpen instituzional bat onartu zuen egun honen harira. talde hauek egiten duten aldarrikapenarekin bat egiteko sexu joera eta identitatea normalizatzeko. Testuak, era berean, pertsona hauekiko berdintasuna, askatasuna eta begirunea eskatzen ditu, eta bide horretan laguntzeko, kontzientzia solidario bat sortzeko, informazio eta sentsibilizazio kanpainak sustatzeko konpromisoa eskatzen du.

Antolatzaileak:


Gehitu, Transmarikabollo Koordinadora Feminista, Ehgam Donostiako Bilgune Feminista, , Garaipen, Medeak, AMPGYL (Asociación de Madres y Padres de Gays, Lesbianas, Bisexuales y Transexuales, Errespetuz, Berdintasun Bulegoa

Laguntzaileak:

Bakearen eta Giza Eskubiden Etxea. Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Saila.  
Donostia Kultura.

Informazio gehiago. Egitaraua

2012/06/18-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016
  • Skype
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • LiveStream