Zaharrean eta Centro Erdiren bazkide diren merkatariek 15000 egutegi oparituko dituzte

Egutegiak abenduaren 1etik aurrera entregatuko dira, bazkide diren saltokietan eguberrietako kanpainari hasiera emanez.

Imagen 2
Zaharrean eta Centro Erdi Merkatari Elkarteek, Donostiako Sustapenarekin elkarlanean, 2012ko 15.000 egutegi komertzial banatuko dituzte datorren osteguna, abenduaren 1etik, Elkarteek egingo duten eguberrietako kanpainari hasiera emateko.

Josu Ruiz, Sustapen zinegotziak eta Ane Garin eta Maite Jauregi, Zaharrean Merkatari Elkarteko kideek aurkeztu dute gaur asteazkenean ekimena.

Egutegia Donostiako hiriko garraioaren 12 argazki zaharrez osatuta dago. Onarpen handia duen egutegia da eta bazkidetutako saltokietako bezeroek gogo handiz hartze dute.

Jarduera honekin, Zaharrean eta Centro Erdi elkarteek hiriko merkataritzaren dinamizazioa sustatu nahi dute.

Elkarteek Donostiako Udalak ekimen honi emandako babesa eskertu nahi dute eta bide batez, hiritarrak eguberrietako erosketak Donostiako saltokietan egitera animatu.

2011/11/30-an argitaratua