Errondoko Gainan trafikoa txandaka antolatuko da autobusei lehentasuna emanez
Garraio publikoak zirkulaziorako zailtasunak ditu beste ibilgailu batzuekin zeharkatzerakoan, batez ere ibilgailuak handiak izanez gero
. Errondo Gaineko trafikoa txandaka antolatzea erabaki da aspalditik zegoen arazoari irtenbidea emanez. Hortaz aurrerentzean autobusek lehentasuna izango dute, izan ere, garraio publikoak zirkulaziorako zailtasunak ditu beste ibilgailu batzuekin zeharkatzerakoan, batez ere ibilgailuak handiak izanez gero.
Errondo Gaina bideko espaloien zabalera egokitzeko lanak duela hiru egin ziren eta galtzadak duen zabalerak galarazten du bi ibilgailu kontrako noranzkoetan igarotzea bide zati batzuetan, horietako bat handia denean. Mugikortasun Zuzendaritzak zenbait aukera aztertu ditu arazoa konpontzeko, eta ondorioztatu du egokiena trafikoa txandaka antolatzea dela, autobusari lehentasuna emateko sistema baten bidez. Horretarako, bi semaforo ezarri dituzte -ortoargazkian adierazitako kokalekuetan ezarro dira bi semaforoak-.
Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak azaldu du momentuz frogak egiten ari direla sistema honekin eta behar bezala egokitzeko saioak egiten ari direla, behin betiko funtzionamendua abian jarri ahal izateko: “
Departamenduko Trafikoa Kontrolatzeko Gunean instalatuta dagoen bus lehentasuneko sistemaren detekzio geoerreferentziala erabiliko dugu; hala, autobusa kontrol guneetatik igarotzen denean, sistemari pasa deia egingo dio, eta dagokion semaforoa berdean topatuko du, kontrako bidetik datozen ibilgailuak geldi egongo dira, autobusek bira oztoporik gabe egin ahal izateko, beste ibilgailu batzuekin aurkitu gabe”.
Ibilgailu astunek, bestetik, debekatuta dute ibiltzea Errondogañaren eta Errondo pasealekuaren nahiz San Juan de Dios bidearen artean; 3500kg baino gehiago ibilgailuak, alegia. Gainerako ibilgailuek orain arte bezala zirkulatuko dute, bi noranzkoetan, semaforoak laranjan daudela.
2012/08/02-an argitaratua