Ate irekien jardunaldiak DBUS-en.

Ate irekien 10 jardunaldi antolatu dira hiriko auzoetatik banatuta, eta aurreikusten da 2011ko urritik 2012ko ekainera bitartean egingo direla. Lehen jardunaldiak 2011ko urriaren 19 eta 20an egingo dira eta Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunentzat izango dira.

Imagen 2
Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten.

Ate irekien 10 jardunaldi antolatu dira hiriko auzoetatik banatuta, eta aurreikusten da 2011ko urritik 2012ko ekainera bitartean egingo direla.

Lehen jardunaldiak 2011ko urriaren 19 eta 20an egingo dira eta Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunentzat izango dira.

HurRengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:  
  • GROS- EGIA: 2011ko azaroaren 16 eta 17an
  • ANTIGUA- BERIO. IGARA: 2011ko abenduaren 14 eta 15ean
  • LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrilaren bukaeran
  • ERDIALDEA - ALDE ZAHARRA: 2012ko otsailaren erdialdean
  • HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
  • INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
  • AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete comunicacion@dbus.es helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 222).

Kotxetegietako ateak irekiko diren lehen eguna:
  • Egunak: 2011ko urriaren 19a, asteazkena.2011ko urriaren 20a, osteguna
  • Hasiera ordua: 11:00 h
  • Auzo hauetako bizilagunak: Altza, Larratxo eta Buenavista
  • Bisita bat hiritar bakoitzeko.
  • Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera.
  • Plaza mugatuak

Bisitak antolatu ahal izateko, interesa duten pertsonek izena gehienez bisita eguna baino 3 egun lehenago eman dezakete comunicacion@dbus.es helbidera mezu bat bidalita (mezuan pertsonaren izena, abizena, auzoa eta telefono zenbakia adierazi) edo Kotxetegietara deituta (telefonoa: 943 000 222).

Eskaerak jasotzen diren hurrenkerari jarraituko zaio eskaerak onartzeko, eta, behin eskaera onartuta, DBUS harremanetan jarriko da pertsona bakoitzarekin bisita onartu zaiola baieztatzeko.

2011/10/06-an argitaratua