Ekainaren 9an Bizitruk-Donostitruk-en edizio berezia egin zen, bizikleten inguruko bigarren eskuko merkatua, eta arrakasta handia izan zuen, bai jendearen aldetik eta baita bizikleten salmentan ere.
Saldu beharrekoak antolatzaileen postura gerturatu behar dira merkatuaren egun berean goizeko 9:00ak eta 10:00ak tartean. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren utzi egiten dira eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzea itzuli beharra dago.
Antolatzaileak postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostitruk ez litzateke hauetaz arduratuko.Onartuko diren gauzak, lau sekziotan bana daitezke: liburuak, musika-zinema, jokoak - jostailuak eta dekorazio artikuluak (tamaina txikikoak).
Donostiako Udalak web orri hau jarri du Interneten, informazioa errazteko eta salmenta postuen eskakizunak egiteko. Interesa duenak merkatu bakoitzerako egin behar du eskakizun berri bat. Zalantzak edo informazioa galdetzeko, 943483390 telefonora deitu edo ingurunea@donostia.org email bat bidali dezakezu.
Produktuak berrerabiltzeko helburua dauka Donostitruk-ek. Horrela, zabortegian bukatuko zuten liburu edo jostailu bat berriro agertzen dira merkatuan. Zer lortuko dugu horrekin? Zabor gutxiago sortzea, elaborazio prozesuan lehengai gutxiago erabiltzea, eta elaborazio horretan kutsadura gutxiago sortzea.
Merkatu hauek garatzeko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du.
2012/07/12-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
