2009ko Hiritar Merezimenduaren Dominak honako pertsona eta elkarte hauei ematea erabaki du Donostiako Udalak: Mintzalaguna, Lilatón Taldea, José Luis Fernández, Alde Zahar Kirol Elkartea eta Fermin Muñoz. Bost domina horiek nork jasoko dituen Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erabaki du, eta San Sebastian egunaren bezperan emango dira.
2009ko Hiritar Merezimenduaren Dominak honako pertsona eta elkarte hauei ematea erabaki du Donostiako Udalak: Mintzalaguna, Lilatón Taldea, José Luis Fernández, Alde Zahar Kirol Elkartea eta Fermin Muñoz. Bost domina horiek nork jasoko dituen Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erabaki du, eta San Sebastian egunaren bezperan emango dira.
Mintzalaguna
BAGERA elkarteak euskararen alde egindako proiektua. Proiektua 1993. urtean jarri zen abian, eta euskaraz badakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin harremanetan jartzea du xede, ikasten ari direnak eguneroko bizitzan erabiltzen has daitezen.
200 lagun inguruk hartu dute parte proiektuan. Lan horri esker, donostiar asko hasi dira euskara eguneroko bizitzan erabiltzen.
Lilatón Taldea
Donostiako Lilatoia sexuak parekatzeko errebindikazioan aitzindari izan zen emakume talde batek sustatu zuen duela bi hamarkada. Lehen edizioan, 125 lasterkarik hartu zuten parte. Azken Lilatoian, berriz, 1.300 parte-hartzaile izan ziren.
Lilatoiari esker, Donostia emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren hiriburu bihurtzen da urtero, eta Donostiako Udala, berriz, pertsona guztien eskubideekin konprometitutako herritarren ordezkari.
José Luis Fernández
Amarako Osinaga Auzo Elkartea sortu zuen 1996an, eta 2009ko otsailera arte zuzendu zuen. Herritarrek kudeaketa publikoan duten parte hartzearen, auzoari eta hiriari eskainitako dedikazioaren eta hirikideen bizi-baldintzak hobetzeko musu-truk egindako lanaren adierazgarri paregabea da.
Herritarren parte-hartzearen bidez, Jose Luis Fernándezek ekitaldi, jai eta ikastaro asko eta asko antolatu ditu Amara auzoan, eta auzoari lotutako arazoak helarazi ditu.
Alde Zahar Kirol Elkartea
1987tik aurrera, Alde Zaharreko gazteengan kirola sustatzeko lanean ari da Alde Zahar Kirol Elkartea, Ignacio Fernández Azkarateren zuzendaritzapean. Ildo horretan, lan handia egiten ari da euskal pilotaren eta beste kirol-jarduera batzuen alde.
Fermín Muñoz
Idazle eta historialari donostiarra, 1922an jaioa. Donostiako historiarekiko interesa etengabea izan da bere bizitzan. Gertakari historikoen eguneroko kronika idatzi du, eta herritarren bizipenak izan ditu beti oinarri. Argitaratu dituen lanen artean, honako hauek aipa ditzakegu: “La Historia del cerro de San Bartolomé”, “La Historia del barrio de Gros”, “La Historia del Monte Urgull”, “El derribo de las Murallas”, “El agua potable en la historia de San Sebastián” eta “Anales de la primera y segunda Guerra Carlista en San Sebastián”. Aurki, “El Monte Ulía ayer y hoy” eta “Historia de las fiestas populares y conmemorativas” izenburuko azterlanak emango ditu argitara.
2009/12/18-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
