Iparraldeko eta Hegoaldeko ikasleen arteko topaketa bat bultzatzeko proposamena, argazki-rallye bat egiteko proposamena, edo Eurohiriaren Jaia antolatzeko proposamena azaldu dituzte ikasleek.
| Donostiako eta Ziburuko ikastetxeetako ikaslek parte hartu dute Entzunaldi Publikoan; ikasturte honetan “Gazteak eta Europa” izeneko hausnarketa-lana egin dute eta lan horren ondorioak azaldu dituzte entzunaldian. Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan izan da ekitaldia, eta gazteenen iritziak ez ezik, proposamenak ere entzun ahal izan dira. Proposamen horietako asko oso baliagarriak dira 2016. urteari begira, urte horretan Donostia Kulturaren Europako Hiriburu izateko lagungarri. Politikariek arreta handiz entzun dituzte eskari, proposamen eta iradokizun horiek guztiak. Herritarren Partaidetzako eta Auzoetako zinegotzi Duñike Agirrezabalaga izan da anfitrioi, eta harekin batera honako hauek ere izan dira Donostiako Udaletxean: Marisol Garmendia hautagaitzaren ordezkaria; Maravi Dafauce PSE-EEko zinegotzia; Ainhoa Beola Aralarreko zinegotzia; Jon Lasa Alternatibako zinegotzia; Xabier Ezeizabarrena EAJ-PNVko bozeramailea; eta José Luis Arrúe PPko zinegotzia. | | |
| Iparraldetik, Kote Ezenarro Pirinio Atlantikoetako kontseilari nagusia etorri da, baita Jean Baptiste Laborde ere, Sarako alkatea eta Euskal Herriaren Hegoaldeko Mankomunitateko presienteordea. Los jóvenes han dado cuenta de sus inquietudes Goizeko 11:00etan hasi da ekitaldia, eta ordu eta erdiz, gazteek euren kezkak azaldu dituzte, Europako beste gazteekin zertan bereizten diren eta zerk lotzen dituen argitu, eta politikariak kinka larrian uzteko moduko galderak ere egin dituzte. Baina horretaz guztiaz gain, gazteen ekarpenak aintzat hartzea lortu dute; izan ere, ekitaldian bertan proposamenetako batzuk gauzatzeko konpromisoa hartuko dutela aipatu da. Esate baterako, Iparraldeko eta Hegoaldeko ikasleen arteko topaketa bat bultzatzeko proposamena, betiere sendotu eta iraunarazteko asmoz; argazki-rallye bat egiteko proposamena, edo Eurohiriaren Jaia antolatzeko proposamena. Azken proposamen horrek gauzatzeko aukera handiak ditu. Datorren urteari begira, mugaz gaindiko abentura hau are gehiago zabalduko da, elkarrekin lan egiteko gonbidapena Europako beste herrialde batzuetara ere bidaltzeko asmotan baitabiltza. | ||
2011/05/16-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián. (+34) 943 481000
