Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Logo Ayuntamiento

Albisteak

Home :: Albisteak :: Txomin Enea eta Roteta Berri (Altza) haurtxokoei dirulanguntza zuzena.

Txomin Enea eta Roteta Berri (Altza) haurtxokoei dirulanguntza zuzena.

Urtean zehar burutzen dituzten ekintzen kudeaketa, antolaketa eta gauzatzearen ondorioz eratorritako gastuen zati bat ordaintzeko helburuarekin.

Altza eta Loiolako auzoetan ibilbide luzea duten Roteta Berri eta Txomin Enea Haurtxokoak, helburu hezitzaile eta sozial garbiarekin jaiotakoak dira eta oraingoz, heziketa egiteko hau burutzen duen pareko zerbitzu publikorik ez dagoen auzo hauetan, haur eta nerabeen beharrei erantzuna ematen diete.

Gazteriako norgehiagokako lehiaketako diru laguntzetan sartzen diren gazte elkarteak ez bezala, Roteta Berri eta Txomin Enea Haurtxokoak kudeatzen dituzten entitateek eguneroko topaleku egonkorra eskaintzen dute, ekintza programazio zabalagoarekin.

Hau guztia dela eta, 2012ko uztailak 20ko Tokiko Gobernu Batzarrean, Berdintasuna, Migrazioa eta Gazteriako Zinegotzi Ordezkariaren proposamenez eta aipatutako entitateen eskaerari erantzuna emanez, Roteta Berri eta Txomin Enea Haurtxokoak kudeatzen dituzten entitateei dirulaguntza bana ematearen erabakia hartu da, urtean zehar burutzen dituzten ekintzen kudeaketa, antolaketa eta gauzatzearen ondorioz eratorritako gastuen zati bat ordaintzeko helburuarekin.

Haurtxoko Roteta Berri: 37.675,40 €
Haurtxoko Txomin Enea: 22.307,80 €

2012/07/23-an argitaratua

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016
  • Skype
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • LiveStream