2011ko iradokizunei eta kexei buruzko txostena
2011n 10.732 komunikazio jaso dira guztira; hau da, %4 gehiago 2010ean baino, urte horretan 10.299 jaso baitziren.
www.donostia.org eta www.sansebastian.org web orriek iradokizunen “postontzia” dute, herritarrei udalarekin harremanetan jartzeko aukera ematen diena kexak, iradokizunak eta jakinarazpenak aurkezteko eta informazioa eskatzeko.
Beraz, sistema hau komunikaziorako eta partaidetzarako tresna garrantzitsua da, herritarren kezkak eta proposamenak ezagutzeko aukera ematen duena.
Euskarria ematen dion aplikazio informatikoak Udal Zuzendaritza eskudunetara bideratzen ditu egindako jakinarazpenak, dagokien ebazpena edota erantzuna izan dezaten. Horrek guztiak haien arreta eta laguntza handiena eskatzen ditu.
2011ko txostenaren datu interesgarriak
- 2011n 10.732 komunikazio jaso dira guztira; hau da, %4 gehiago 2010ean baino, urte horretan 10.299 jaso baitziren.
- Internetek bideratzen duen gertutasunari eta bizkortasunari esker, gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dute bide hori Udalarekin harremanetan jartzeko. Horrenbestez, 2011n 8.664 komunikazio egin dira internet bidez, hau da, komunikazio guztien %80 baino gehiago; telefono bidez egindako komunikazioak %13 izan dira, eta leihatilan aurkeztutako kexak eta iradokizunak, berriz, %7 eskas.
- Aurreko urteetan bezala, Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Zuzendaritza da eskaera gehien dituena, eta haren ondoren, Mugikortasuneko Zuzendaritza; izan ere, bi udal-arlo horien artean eskaeren %46,54 dituzte. Donostia Turismori dagozkion eskaerek 2010eko joerarekin jarraitzen dute. Aurten ere taularen hirugarren tokian dira eskaera kopurua aintzakotzat hartuz gero.
Dokumentu honek Donostiako Udalak eta Erakunde Autonomoek 2011n jasotako iradokizunei eta kexei buruzko datuen berri ematen du. Dagozkien zuzendaritzen bidez kudeatu dira datuak, aipatutako aplikazio informatikoaren bitartez.
Erlazionatutako dokumentuak
2012/07/03-an argitaratua