Udalak gros auzora zabaldu du materia organikoaren bilketa.

Informazio-kanpaina bat abiarazi du Amara auzokoaren antzeko parte-hartzea lortzeko, hau da, 2.570 familia, gaur egun. Aurreikuspenen arabera, apirilaren hasieran ekingo diote edukiontzi marroia jartzeari

Imagen 2
iri-hondakin solidoak murriztearen alde egindako apustua berretsi du Donostiako udalak eta materia organikoaren bilketa selektiboa Gros auzora zabaltzea erabaki du.

Hori horrela, Grosen bizi diren edo lan egiten duten pertsona guztiei gonbidapena egiten die hiriko gobernuak materia organikoaren birziklatze-kanpainarekin bat egin dezaten, apirilaren hasieran jarri beharreko 38 edukiontzi marroi horretarako erabilita. Materia organikoa (janari-hondarrak, berdura, fruta, haragia, arraina, inausketa...) Donostian sortzen den zaborraren pisuaren % 40 da.

2.570 familia baino gehiago Amaran

Amara auzoan lortutakoen antzeko zifrak lortzea da helburua. 2010. urtean 310 tona bildu ziren, hilabeteko 25.800 kg-ko batez bestekoarekin, hau da, 153g/biz/egun.

Gaur egun 2.570 familiak parte hartzen dute Amaran, hau da, biztanleriaren % 27k, eta materia organikorako 49 edukiontzi marroi daude. 554 lagun bakoitzeko edukiontzi bateko ratioa da hori, auzoko guztizkoa kontuan izanda.

Lapatxeko konpostaje-plantara eramaten da edukiontzi horietan bilduriko materia organikoa. Hondakin organikoko kilogramo bakoitzeko kalitate handiko 250 g konpost lortzen dira.

Datuak adierazgarriak dira, izan ere, lehen hondakin tona horiek hondakin huts gisa hartzen baitziren eta orain, ordea, lorezaintzan, mendi-hegalen leheneratzean eta abarretan erabiliko den konposta egiteko lehengai bihurtu dira.

Informazio-kanpaina Grosen

  • bilera auzoko elkarteekin
  • auzokoei gutuna igortzea
  • informazio-bisitak frutari-saltoki eta ostalaritza-establezimenduetara
  • informazio-karpak martxoaren 14tik 26ra, Groseko 2 gunetan
  • Informazio-tailerrak, 15 minutuan behin, martxoaren 28tik apirilaren 2ra, Okendon.

Parte-hartzea errazte aldera, konpostajeko kit bat banatuko du Udalak familia parte-hartzaileen artean: konpostatzeko poltsak, etxerako kuboa eta edukiontzia irekitzeko giltza.

Kanpaina bat jarriko da abian auzoko zenbait elkarterekin egingo den bilera batekin, eta bertan guztiei ere helaraziko zaie zenbateraino duen garrantzia eta interesa herritarrek etxeko hondakin guztien bilketa selektiboan laguntzeak, eta bereziki Bio-hondakinari edo janari-hondarrei dagokienez.

Donostiako Alkatetzak informazio-gutun bat igorriko die Gros auzoko biztanle guztiei, ekimen honetan lagundu eta parte har dezatela eskatuz. Gutunean gogorarazten denez, “Donostiak sortzen dituen hondakinen kudeaketa ekologiko eta iraunkorrarekin konprometitutako hiria izatea lortzeko borrokan duen portaera hobetzen lagunduko digu herritar kontratu honetan parte-hartzeak”

Bi karpa jartzea ere biltzen du kanpainak: lehenengoa Nafarroa Behea Plazan martxoaren 14tik 19ra eta bigarrena Okendo Kultur Etxearen parean martxoaren 21etik 26ra, 11:00etatik 13:30era arteko eta 16:30etik 19:30era arteko ordutegiarekin.

Gehigarri gisa, martxoaren 28tik apirilaren 2ra arteko hurrengo astean, azalpen-tailerrak egingo dira, Okendo Kultur Etxean, 15’-ko saiotan, goizez eta arratsaldez.  

Karpetan zein tailerretan, interesatutako pertsonek izena eman ahalko dute, eta kuboak, poltsek eta giltzak osatutako kita bildu.

poltsa konpostagarriak biltzeko guneak

Eran berean, poltsa konpostagarriak biltzeko gune batzuk ezarri dira

Zentroa Helbidea Egutegia Ordutegia
Okendo Kultur Etxea Nafarroa hiribidea, 7. zk. Astelehenetik larunbatera 10:00-14:00/16:00-20:30
Udalaren Zerga-bilketa Bulegoa Agirre Miramon 4. zk. Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00
San Markoseko Etxeko Hondakin Bereziak biltzeko furgoneta San Inazio elizaren parean. Hileko 1. eta 3. ostirala

Hileko 2. eta azken ostirala

9:00-13:00

16:00-19:30

Garberako Garbigunea Garbera zeharbidea, zk.g. Asteartetik ostiralera

Larunbatetan

10:00-13:00/15:00-20:00

10:00-14:00/16:00-20:00

Mandasko Dukearen Jauregia Cristina Enea parkea Astelehenetik larunbatera

Igandeetan

9:30-13:30/16:00-19:00

10:00-13:30

2011/03/09-an argitaratua