Euskal Eurohiriak bere etorkizunari buruzko hausnarketari ekin dio Donostian

Donostia suntsitu eta berreraiki zeneko bigarren mendeurrena eta Euskal Eurohiria sortu zeneko 20. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan

Euskal Eurohiriaren Foruma egingo da, gaur eta bihar, Miramar Jauregian, Donostia suntsitu eta berreraiki zeneko bigarren mendeurrena eta Euskal Eurohiria sortu zeneko 20. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Forumean, Euskal Eurohiriko eragileek espazio horren egungo egoerari eta etorkizunari buruzko hausnarketa eta azterketa egingo dituzte.  

2014-2020 Plan Estrategiko Eragilea prestatzeko prozesua

 
Bidasoaren bi aldeetako arduradun politiko nahiz teknikoak egongo dira bertan, eta 2014-2020 Plan Estrategiko Eragilea prestatzeko prozesuari ekingo diote. Plan horrek Euskal Eurohiriaren Mugaz Gaindiko Agentziaren lan-ardatzak ezarriko ditu, Euskal Eurohiriaren helburu nagusiak aztertzeko, eta datozen urteei begira jarraitu beharko litzakeen estrategiari buruz hausnartzeko, euskal kostaldearekiko paraleloan dagoen 600.000 biztanleko komunitate hori egituratzen jarraitzeko asmoz.

Forumera bertaratzen direnek gertutik ezagutuko dituzte eremu horretan aurrera eramaten ari diren hiri proiektu handiak, eta baita ere ekonomiarekin, mugikortasunarekin, gizartearekin eta kulturarekin lotuta egingo diren jarduketak. Bestalde, Europar Batzordeko Eskualdeko Zuzendaritzako arduradun batek, Antonio Ruiz de Casas jaunak, eta Europar Parlamentuko Aurrekontuen Batzordeko lehendakariak, Alain Lamassoure jauna, Europako Funtsek 2014-2020 programazio aldirako jarraituko dituzten ildo nagusiak azalduko dituzte. Eta, hain zuzen ere, Europar Batzordeak proposatutako lurralde garapen integraturako tresna berriek ematen dituzten aukerak azpimarratuko dituzte. Izan ere, tresna berri horiei esker, askoren arteko proiektuak finantzatu daitezke, espazio horretan bizi diren herritarren bizi baldintzak hobetzeko.

Forumaren inaugurazio ekitaldia Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre jaunaren eskutik etorriko da. Amaiera ekitaldian, berriz, Euskal Eurohiria Mugaz Gaindiko Agentziako gerente diren Jean Grenet, Agglomération Côte Basque Adourreko lehendakaria eta Jon Pelin Uriguen, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko foru diputatua, egongo dira.  


Egitarua

Prentsa dosierra  

2013/11/14-an argitaratua