AURKEZPENAAurkezpenera joan

Zerbitzuak

Aisialdi hezitzailea sustatzeko gune gisa ezagutaraztea da Groseko Gaztelekuaren helburu nagusia. Helburu hau lantzeko Gaztelekuan hainbat espazio eta ekintza aurkituko duzu. Ekintzei dagokienez, honako hauek proposatzen dizkizugu:
Txapelketak (ping-ponga, mahai futbola, xakea, Play Station 2, tribiala, ordenagailuak,…), tailerrak (fimo, bitxigintza, estentsioak,…) eta ikastaroak (komikiak, antzerkia,…).
Honetaz gain, irteera puntualak eta bestelako ikastaroak (ligatzeko tailerrak,…) burutzen dira. Ekintza hauek programatzeko gazteek egiten dizkiguzuen proposamenetan eta iradokizunetan oinarritzen gara.

Zentruaren Argazkia