Biztanleen Udal Erroldan baja ematea jatorrizko herrialdera edo beste herrialde batera egoitza aldatzen duten atzerritarren kasuan

Objektua: Biztanleen Udal Erroldan baja emateko eskatzea, jatorrizko herrialdera edo beste herrialde batera egoitza aldatzen duten atzerritarren kasuan

Tramitearen pausoak: (informazio gehiagorako ipini xagua pausoaren gainean)

Biztanleen Udal Erroldaren baja ematea soilik eskatuko da pertsona atzerritarrak beren jaioterria edo beste herrialde batera itzuli edo joaten direnean.

Nola egin eskaera
Tramite hau adierazitako arreta bulegoetan egin daiteke soilik.
Ikus ezazu tramitea nola egiten den Bertaratua atalean.
Beharrezko dokumentazioa
Beste udalerri batean edo kontsuletxe batean inskribatuz gero:
- Beste udalerri bateko erroldan edo kontsuletxe batean izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria

Bere jatorrizko herrialdera itzuli edo beste herrialde batera doazen atzerritarrek:
- Eskabide-orria,
- Nortasuna egiaztatu behar da, hauetako dokumenturen bat aurkeztuta: indarrean dagoen pasaportea edo hura ordezkatzen duen nortasun agiria edo, hala badagokio, egoitza-baimena
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Unitatea: Herritarren Arreta Zerbitzua
Helbidea: IJENTEA KALEA 1
Telefonoa: 010 (Donostiatik)
943- 481000

Arauak
1996ko urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzeko 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legean Udal Errolda dela-eta ezarritakoa aldatzekoa.

1996ko abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia, 1986ko uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartua, aldatzekoa.
Erlazionaturiko tramiteak

    kategori aurkibidera itzuli