AURKEZPENAAurkezpenera joan

Zerbitzuak

Kaixo gazte!
Hitz gutxitan Egiako Gaztelekuaz jakin nahi duzuna adierazi nahi dizugu: Egia Kultur Etxeko lehenengo solairuan dago 13-17 urte bitartekoentzat, eta sarrera doakoa da .
Bertan, zure aisia pasatzeko baliabide ugari daude: ping-ponga, dardoak, mahai jolasak eta ordenagailuak, etxerako lanak egin ahal izateko edota interneten musu truk nabigatzeko.
Lasai eserita egoteko txoko erosoa ere badago, lagunekin hizketan aritzeko. Gainera, zure gustuko aldizkariak eta musika eskura izango dituzu.
Aparteko programazioa dago hilero, jolasak, tailerrak eta noizbehinka festak antolatzen ditugu ere. Giro jatorra eskaintzen dizugu izan ere, guztion arteko errespetuan oinarritzen baikara.
Laster arte!

Zentruaren Argazkia